360 gradutan: Euskara eta internet mahai-ingurua, astelehenetik aurrera
ZuZeuren lehen urteurrenaren aitzakiarekin, interneten euskaraz ibiltzea zer den hobetotxoen ezagutzen dutenetakoak direla esango genuke: Luistxo Fernandez, Patxi Gaztelumendi, Maite Goñi eta Haritz Rodriguez gonbidatu ditugu, Nagore Vega kazetaria mahaiburu zutela.
Iritziak eta proposamenak bildu dira. Hutsuneak zedarritu dituzte bakoitzak beretik. Orain arte euskarak sarean bizi izan duenaz mintzatu dira, eta etorkizunaren argazkia ere egin dute, nork bere erara. Eta ZuZeuk den dena grabatu du Digitalak ekoiztetxearen estudioetan.
Erdi-erdian 360 gradutan grabatzen zuen kamera bat zegoela, 55 minutuko solasaldia izan da euskarak interneten duen lekuaz. Astelehenetik aurrera, ZuZeun, zatika ikusiko duzu.
Osorik ikusteko aukera ere izango duzu gero.
Baina dena astelehenetik aurrera.