2019-2020 ikasturterako Bizilaberen tailer-eskaintza zabala

2019-2020 ikasturterako Bizilaberen tailer-eskaintza –

2019-2020 ikasturterako Bizilaberen tailer-eskaintza zabalaBilboko BIZILABEk eskolaz kanpo eta ikasturte osorako duen eskaintza zabala da hau. Zientzia eta teknologia alorreko aditu edo ikertzaileen laguntzaz, asmatzaile eta ikertzaile izateko eta esperimentatzeko aukera izango dute gazteek; puntako gaietan eta erronka errealekin egingo dute lan, eta enpresen ereduak bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izango dute. Irailaren 17an eta 25ean doan izango dira tailerrak, Bizilaberen Deustuko egoitzan.

Bizilabe proiektuaren baitan 3 motatako tailerrak eskaintzen dira:

1- 6 saioko tailerrrak2019-2020 ikasturtean zehar 5 tailer eskainiko dira. Ostegunetan, 18:00-19:30 bitartean, urrian hasi eta hurrengo ekaina arte

2- ‘Izan ikertzaile eta asmatzaile‘ ikasturteko programa: hiru hilabeteko epeak oinarri hartuta, zientzia eta teknologiako 3 proiektu garatuko dira ikasturtean zehar. Astelehenean, asteartean edo asteazkenean, 17:00-18:30 edo 18:30-20:00 bitartean, aukera zabala.

3- Oporretako tailerrak2019-2020 ikasturtearen opor-garaietako tailerrak dira hauek. Gazteak oporretan direnean, zientzia eta teknologian ikertzeko aukera izan dezaten.

12-17 urte bitarteko gazteentzat aukera zabala zientzia eta teknologiako gaietan ikertu, asmatu eta esperimentatzeko.

Izen-ematea zabalik!

Informazio osoa bizilabe.elhuyar.eus gunean.

2019-2020 ikasturterako Bizilaberen tailer-eskaintza

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.