2018rako tendentzia digitalak

2018rako tendentzia digitalak –

Urte amaierara iristen ari gara eta sare sozialek datorren urtean izango dituzten aldaketa eta berrikuntzetaz jarduteko moduan gaude jada. Gure bizitzan oso errotuta dauden baliabideak izanik, etengabeko eguneraketa behar izaten dute. Hori dela eta, hainbat apustu egingo dituzte 2018. urtean zehar.

2018rako tendentzia digitalak

Hauek dira Instagram, Facebook eta Twitterrek datorren urtera begira gehituko dituen aukerak:

.

Instagram

Prezioen etiketak

Joan den urtetik probak egiten ari da Instagram kontu honekin. Produktuei etiketa berezi bat ezartzean datza, hauen prezioa zein den jakin ahal izatekoPinteresten esaterako, oso erabilia da aukera hau, eta beraz, ziur laster Instagramen ikusiko dugula.

Errelitate Areagotua eta 360ºko bideoa

Bi hauek ere Facebooken lekua hartzen dabiltzan baliabideak dira. Hori dela eta, oso litekeena da Instagramek ere bereganatzea. Arlo bisuala hain indartsua den plataforma batean, markentzako oso interesgarria izan daiteke erabiltzaileek 360 graduko irudiak eta bideoak ikustea. Metodo berritzailea da eta jendea erakarri dezake, erabiltzaileak enpresaren parte direla sentiaraziz.

.

Facebook

2017. urtea albiste faltsuz beteta egon da Facebookentzat. Hala ere, hainbat berrikuntza egin dituzte, Istorioena, esaterako. Zer berrikuntza dakarte 2018rako?

Errealitate Areagotua eta Errealitate Birtuala

Lan handia dago oraindik arlo honetan, baina poliki poliki aurrera doa. Arazo nagusienetakoa baliabide hauetaz gozatzeko behar diren osagarrien prezio altua da. Hala ere, 2018an 2017an ikusi ahal izan dugun eduki interaktiboaren garapenaz arduratuko dira.

Messenger negozioetarako

Facebookeko txatak botak, diru transferentziak eta publizitatea ditu orain, besteak beste. 2018an zer esana izango duen erraminta bat Facebook Messenger izango da, aukera berriak eskaini eta orain artekoak hobetzeko lanetan ibiliko baitira.

.

Twitter

Urte gogorra izan du Twitterrek. Arazo handiak izan ditu erabiltzaile berriak lortzeko orduan. 2018an publizitatearen eta bideoen aldeko apustua egingo du Twitterrek.

Iragarkien antzemate bisuala

Azken urtean algotimo potente baten bitartez, eduki pertsonalizatuarekin aritu da lanean Twitter, etorkizunera begira interesgarria izan daitezkeen baliabideak probatuz. Adibideetako bat hau da: erabiltzaileek zenbait iragarki kartel eta panel aurkitu behar dituzte elementu berriak desblokeatzeko. Hauei argazkiak atera eta Twitterrera igo behar dituzte. Behin hau eginda, automatikoki lortzen dute saria, Inteligentzia Artifizialaren bitartez. Ea 2018an publizitate interaktibo hau ezagutu dezakegun.

Bezeroen arreta

Marka batek erabiltzaileen feedbacka jaso nahi badu, Twitter erraminta perfektua da. Bezeroenganako arreta filtratu eta antolatzea ahalbidetzen duten bot aurreratu batzuk eskaintzen ditu jada, mezu zuzenen bitartez erabiltzen direnak.

Bideoa

Oso ohikoa da telebistako saioak Twitterren komentatzea, baina hortaz haratago joan nahi dute; ikus entzunezko edukiak ikusteko lekua izan nahi dute. Streaming bidezko emisioak indarra hartzen dabiltza eta ziur hurrengo hilabeteetan horrelako balibide gehiago izango direla.

2018rako tendentzia digitalak