15.687 loturadun txintxeta
Euskarazko Wikipediak momentu honetan ia 61.000 artikulu ditu. Munduko 45.a da, eta azken egunetan duen hazkuntza ikusita baliteke azaroa bukatu aurretik 44. edo 43. postuan jartzea. Gai oso ezberdinetako artikuluak daude, baina zerabitek ematen badu kopuru handia artikulu geografikoak dira. Euskal Herriko udalerri, herri eta mendi asko egoteaz gain, badira Espainia zein Frantziako udalerri asko, Irlanda edo Sardinia ondo marraztuak eta munduko uharte asko.
Momentu honetan (2010eko azaroaren 22a, 14:15) koordenatuak dituzten artikuluak 15.687 dira. Eta horiek guztiak mikroformatu izeneko teknikarekin sailkatu daitezke, beste aplikazio batzuekin erabiltzeko. Google Earth da horrelako bolumena kudeatu dezakeen tresnetako bat, beste askotan zerbitzariak motel ibiliko dira 4.7 megako XML artxibo batekin.
Puntu guzti horiek ikusi nahi dituenak, hemen du artxiboa
.