[10 minututan] Gamifikazioa hezkuntzan

Gamifikazioa hezkuntzan –

Maite Goñiren ’10 minututan’ hezkuntza eta teknologia saioaren lehen aleak ‘Gamifikazioa’ du hizpide. Baina zer da gamifikazioa eta, batez ere, zertarako balio du? Nola aplikatu daiteke hezkuntzan? Galdera hauek eta beste batzuk 10 minutu laburretan argitzen saiatuko da Goñi. Ba al dituzu 10 minutu?

Entzun zure podcast plataforman:

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox

Maite Goñiren ’10 minututan’ hezkuntza eta teknologia saioaren lehen aleak ‘Gamifikazioa’ du hizpide. Baina zer da gamifikazioa eta, batez ere, zertarako balio du? Nola aplikatu daiteke hezkuntzan? Galdera hauek eta beste batzuk 10 minutu laburretan argitzen saiatuko da Goñi. Ba al dituzu 10 minutu?

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!

2 pentsamendu “[10 minututan] Gamifikazioa hezkuntzan”-ri buruz

  • Maite, ohi bezala, ikastetxeetan teknologia gehiago erabiltzearen alde hizketan. Eskerrak grabaketan norbaitek arriskuak egon litezkeela aipatzen duela.

    Gaztelania dakitenei Pablo Garaizarren hitzaldi hau ikustea gomendatzen diet, ikuspuntu orekatuago bat ematen duela iruditzen zait: https://youtu.be/j3seWSM5Go0 Luces y sombras del uso de la tecnología en clase

    Gamifikazioari buruzko informazio gehiago euskaraz:
    https://ikusimakusi.eus/2016/gamifikazioa/
    https://ikusimakusi.eus/2017/jariotasun-teoria/

  • Kaixo, Txopi!

    Eskerrik asko zure erantzunagatik! 🙂

    Eta…ez. Ez naiz ari ikastetxeetan teknologia gehiago erabiltzeaz. Ez da hori ikuspuntua. Urte mordo bat daramatzat konpetentzia digitalaren esparruan lanean, irakasleen formazioan, eta beti saiatzen naiz azpimarratzen, teknologiaren erabileraz haratago, konpetentzia digitala lantzearen garrantzia (identitate digitala lantzearen garrantzia, netiketa, kritikotasuna bai tresnekin eta bai erabilera didaktikoekin, teknologiaren neutraltasun eza, alfabetatze mediatikoa, arriskuak…). Beraz, ez naiz ari teknologia gehiago erabiltzearen onuraz, edo, behintzat, ez da hori helburua. Beste saio batzuk entzuten badituzu konturatuko zara aipatutako gai horiek landu ditugula. Gertatzen dena da, aldi berean, garrantzitsua iruditzen zaidala joerak ezagutzea (beste edozein esparrutan bezalaxe). Askotan esan dudan bezala, interesgarria iruditzen zait joerak ezagutzea (gamifikazioa barne) haiek ikaskuntza-irakaskuntza prozesu ezberdinetan erabiltzearen egokitasunaz hausnartu ahal izateko. Garrantzitsua da ezagutzea iritzi bat izateko eta kritikotasunez jokatu ahal izateko.

    Iruditzen zait, gainera, aspaldi honetan, bai irakasleok eta baita ikasleek ere konpetentzia digitala erabat garatuta izango bagenu bezala jokatzen ari garela, baina, tamalez, asko geratzen zaigu horretara iristeko. Beraz, saio honen helburu xumea ez da teknologia gehiago erabiltzearen defentsa egitea, konpetentzia digitalak barnebiltzen dituen hainbat azpikonpetentzia, alor honetan egon litezkeen joerak, etab. ezagutzera ematea baizik.