[Kaixo maitia, zer duzu?] 09 – Zure bikotekidea desleiala izanez gero, jakin nahiko zenuke?
[Kaixo maitia, zer duzu?] 09 – Zeure bikotekidea desleiala izanez gero, jakin nahiko zenuke? –
Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezgai duten podcasta dugu “Kaixomaitia, zer duzu?”, euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzkoa.
Bederatzigarren saio honetan, sexuinkestako Leialtasuna harremanetan atala aztertzen hasi gara.
Bederatzigarren saioan, Kaixomaitia harremanen atariko Iñigo Arandia eta Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi sexologo eta psikoterapeutarekin 2020ko “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualen inguruko ikerketa”-ren emaitzak aztertzen jarraitzen dugu.
Leialtasuna Harremanetan atala aztertzen hasi gara, sexuinkestaren laugarren eta azken atala.
Hauexek dira honakoan aletu ditugun galderak:
G43 – Izan al duzu inoiz, zure bikotekideak jakin gabe edo harekin adostu gabe, harreman afektibo / sexualik beste pertsona batekin?
G44 – Azken 12 hilabeteetan, izan al duzu sexu harremanik zure bikotekidea ez den beste pertsona batekin?
G45 – Zeintzuk esango zenuke direla desleiala izateko arrazoi nagusiak?
G46 – Zeure bikotekidea desleiala izanez gero, jakin nahiko zenuke?
G47 – Zure bikotekideak maitalea izango balu, jakin nahiko zenuke?
.
Ikerketa eskuragarri
“Zoriontsuak al gara maila afektibo eta sexualean?” galdera potoloari erantzun nahian, Kaixomaitiak sexuinkesta burutu zuen 2016an, Aztikerren laguntzarekin, eta bukatu berria den 2020an berriro egin dute ikerketa. Orduko hartan, galderak erantzun zituzten 1.500 laguneko laginarekin, eta honako honetan, 4.500 lagunen parte hartzearekin.
- Sexuinkesta eskuragarri dago interesa duen ororentzako.
…
Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…
Spotify Apple Podcast Stitcher Google Podcast Ivoox
[Kaixo maitia, zer duzu?] 09