[Urpeko Bonbarda #139] 2024an emakumeak jazz musikan

[Urpeko Bonbarda #139] 2024an emakumeak jazz musikan –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. 139. saioan, emakumeek egindako 2024ko jazz diskorik onenetako batzuk ezagutu ditugu.

Emakumeek azken urtean egindako jazz disko azpimarragarrienetako batzuk dakartzagu gaurkoan Urpeko Bonbardara, lan berritzaile eta zirraragarriak, oso molde ezberdinetan emandakoak. Eta hasi, hego korear baten orkestrarekin hasi gara, Jihye Lee konposatzailearena, ausarta eta irudimen handikoa.

[Urpeko Bonbarda #139] 2024an emakumeak jazz musikanEskarmentu handiko kantaria da Elaine Delmar, 85 urte dituen honetan oso kuttun dituen kantuen bilduma dakarrena, “Speak Low” diskoan. Jamaikar jatorria duen britainiarra da bera, Zara McFarlane bezala. Azken honek Sarah Vaughani gorazarre egiten dion diskoa plazaratu berri du, eta bertsio bat entzungo diogu, Marvin Gaye handiaren “Inner City Blues”. Eta berrirakurketak aipatzen hasita, Esperanza Spalding eta Milton Nascimento bikoteari entzun diogu beste bat, The Beatlesen “A Day in the Life”, baxu jole estatubatuarrak eta kantari brasildarrak elkarrekin egindako diskotik.

Esperanza Spalding bezala, estatubatuarra eta baxu jolea da Michelle Lynn Johnson ere, goitizen artistikoa Meshell Ndegeocello badu ere, suajilieraz “txori bat bezain aske” esan gura ei duena. Baita Mellinda Sullivan tap dantzaria ere; Larri Goldings teklatu joleak “Big Foot” diskoan sortu dituen kantuei perkusioak oinekin egin dizkiona, dantzan egin bitartean!

Aparte, Amerikarrak dira Patricia Brennan mexikar bibrafono jolea eta Melissa Aldana txiletar saxofoi jolea ere, biak ala biak Urpeko Bonbardaren aspaldiko lagunak, eta Peggy Lee txelo jole kanadiarra, Open Thread laukotea sortu duena.

Europara bueltan, Elain Delmar eta Zara McFarlane baino jazz esperimentalagoa egiten duten bi izen aipatuko ditugu, bukatzeko. Batetik Rebecca Trescher klarinete jole alemaniarrarena, iaz “Character Pieces” plazaratu zuena; eta Julia Werup nujazz kantari danimarkarra bestea, Thomas Blachman perkusio jole eta bikotearekin batera “Dear Frances” plazaratu zuena iaz.

.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Spotify     Apple Podcast

[Urpeko Bonbarda #139] 2024an emakumeak jazz musikan

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude