[Urpeko Bonbarda #094] Funk-a-latina
[Urpeko Bonbarda #094] Funk-a-latina –
Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Laurogeita hamalaugarren saioan, japonia aldean baino erabiltzen ez omen duten funk-a-latina izendapenaren barruan gordetzen diren doinuak entzun ditugu.
Dantzarako azpigenero bat dugu Funk-a-latina The Free Wave-n arabera; popera lerratua edo, zehatzago, oinarrian musika latinoak eta funk erritmoek kutsatutako britainiar New Wave-ra.
Azpigeneroa Blue Rondo á la Turk taldearen 1981eko “Me and Mr. Sanchez” singleak ireki ei zuen, eta horixe da saioa abiatzeko hautatu dugun kantua.
Aurrera jarraitzeko, 80ko hamarkada hasieran sona handia izan zuten taldeak eta oihartzun gehiegirik izan ez zutenak tartekatu ditugu. Lehenengoen artean dira, berbarako, Spandau Ballet edo Wham!, George Michael parte zuen bikotea, 1987an bakarkako ibilbidea hasi baino lehen. Bigarrenen artean koka ditzakegu Modern Romance eta Matt Bianco, hauek ere kantu arrakastatsuak izan zituzten arren.
Guztira hamaika kantu entzun baditugu, bakarra izan da AEBetako talde batena, Kid Creole and The Coconuts taldearen “My Male Curiosity”. Gainontzekoak britainiarrak dira, eta hauen artean bi eskoziarrak: Postal Records zigiluan argitaratzen zuten Aztec Camera eta The Smith zein Franz Ferdinandek erreferentetzat jotzen dituzten Orange Juice.
Aipatutakoez aparte, “Wot” entzun diogu The Dammed punk talde itzaltsuko kide izan zen Captain Sensible gitarra joleari, bere bakarkako new wave kanturik ezagunena, eta “Sign of The Times” askok One Hit Wonder izendatutako The Belle Stars, emakumez osatutako taldeari.
Bukatu, Pigbag taldearen “Papa´s Got a Brand New Pigbag” kantuarekin bukatu dugu, saioan zehar entzun ditugun guztien artean ezberdinena baita; melodia aski ezaguna duen instrumentala.
.
(((podcast.eus)))
Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…
Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod
Spotify Apple Podcast Google Podcast
[Urpeko Bonbarda #094] Funk-a-latina