[Putzutik Plazara] Euskara da borroka! Borroka da euskara! #GoraTaGoraBeti
Euskara da borroka –
Podcast serie bat sortu dute Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko graduko lehen mailako ikasleek. Podcast guztiek hartu dute euskara abiapuntutzat. Euskararen egoeraz ari diren abesti baten letratik abiatuta osatu dute ordu erditik gorako podcast bana: hamabi talde, hamabi kantu, hamabi gai, hamabi podcast. Euskal musikaren krisia, euskararen erabilera, beste hizkuntzen mehatxua, euskalduntze prozesua eta gaur egungo egoera, aurreiritziak, boterea, estres linguistikoa, langile borroka, euskararen eta teknologiaren arteko harremana… Podcast guztien artean 58 elkarrizketatu daude, haien artean, Sagrario Aleman, Pako Aristi, Xamar, Kike Amonarriz edota Bea Salaberri. Astero argitaratuko da atal berri bat, Zuzeu-n eta Spotify-en.
Putzutik Plazara
Podcast honetan Oskorri taldearen “Gora ta gora beti” kantua aztertzen da. Euskara, langile borroka eta klase borroka lotzen ditu saio honek. Pako Aristi, Iban Zaldua, Imanol Artola eta Gaizka Suarez dira elkarrizketatuak.
Egileak: Jon Larrea Cebriá, Julen Iglesias Viúdez, Ane Antxustegietxarte Urkizu, Leire Llano Ibarrola