[#Podcastfilia] The Daily, Europa luparen azpian

[#Podcastfilia] The Daily, Europa luparen azpian –

Nazioarteko egunkari askok hartu dute podcastgintzaren olatua. The Washington Posten ‘Post Reports’, The Econosmisten ‘The Intelligence edo The Guardianen ‘Today in focus etortzen zaizkit burura. Baina denetan onena; denetan bikainena, New York Timesek ekoizten duen ‘The Daily‘ da. Dauzkan milioika entzuleekin, egunkari ikonikoari berari ere itzal egitera iritsi da. Astelehenetik ostiralera egunero argitaratzen den saioan, Michael Barbaro kazetariak eta erredakzioko kideek gai baten disekzioa egiten dute, bere ertz, ñabardura eta gakoetan azpimarra egiteko. Eta podcasta amaitzen denerako, gai horretaz garrantzitsuena badakizula sentituko duzu.


Michael Barbaro ‘The Daily’ Podcastaz:


Europako ataka politikoaz 5 saio

Aste hontan Europak bizi duen ataka politikoaren inguruan egin duten 5 kapituluko seriea argitaratu dute. Berau gomendatzera nator. ‘The Daily‘ saioari kosk egin nahi badiozue, aukera aparta da honakoa. Jarraian 5 kapituluen izenburu eta sinopsia.

Sinopsia: Azken hamarkadetan Europako herrialdeek elkarrekin zuten proiektua kinka larrian ipini du migrazio masiboak eta zorrek. Bi arazo hauek, nazionalismo olatua ekarri dute kontinente zaharrera. 5 kapituluko serie honetan Europaren biziraupena arriskuan jarri duten mugimenduak aztertuko ditugu.

Lehen zatia: Europa jokoan

2. zatia: Frantziar matxinada

3. zatia: ‘Italia first’

4. zatia: Poloniako guda kulturala

5. zatia: Demokrazia liberalak biziraun ote dezake Europan?

Story telling baliabide bikainek, New York Times egunkariko kazetari onenekin egiteak eta eguneroko maiztasuna izanagatik, eskaintzen duen sakontasun eta zehaztasunak bihurtzen dute ‘The Daily’ den altxorra. Opari bat kalitatezko kazetaritza maite dugunontzat. Probatu eta esango diguzu.

[#Podcastfilia] The Daily, Europa luparen azpian

[#Podcastfilia] The Daily, Europa luparen azpian

Ekaitza bainuontzi batean