[Podcastfilia] Nola egin podcast on bat?

[Podcastfilia] Nola egin podcast on bat? – 

Gaur gomendatu nahi dizuegun podcastak galdera bati erantzun nahi dio: Nola egiten da podcast on bat? Zeintzuk dira kontutan izan beharrekoak audio istorio bat ondo burutzeko? Gimlet etxeak 5 puntutan laburbilduta azaldu nahi izan du ‘Gimlet Academy’ podcastean. Alex Blumberg audio egile entzutetsuak podcastgintzan kontutan izan beharreko 5 gakoak azalduko dizkizu, adibide praktikoekin eta Gimleteko profesionalen laguntzarekin.

[Podcastfilia] Nola egin podcast on bat?

.

Izenburua: Gimlet Academy

Generoa: Ikastaroa

Ekoizlea: Gimlet

Sinopsia:

Gimleteko sortzaile den Alex Blumberg audio egileak podcast on bat egiteko oinarrizko aholkuak emango dizkizu. Nola lotu elkarrizketak? Zer da “zinta ona” eta nola grabatu? Nola editatzen da istorio sinesgarri bat?

.

[Podcastfilia] Nola egin podcast on bat?

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!