[Podcastfilia] Covid-19, isolamendua eta normaltasun berria
[Podcastfilia] Covid-19, isolamendua eta normaltasun berria –
Azken astean hamaika dira koronabirusaz aritu diren podcastak. Txinatik, Italiatik eta munduko birusaren beste foko nagusietataik informatu eta gertatzen dena azaldu digute xehe-xehe. Guk horietatik batzuk ekarri dizkizugu, entzun, eta krisi honen oinarrian dagoen malura hobeto ezagutzeko.
NPR eta BBC
Amerikar Estatu Batuetako eta Erresuma Batuko irrati publikoek podcast bana kaleratu dute Koronabirusaren eguneroko informazioak partekatu eta azaltzeko. Egunerokotasuna birusak jo gaituen garaiotan.
Coronavirus Daily
Coronabirus Global Update
CNN
Coronavirus: Fact vs Fiction
Inoiz baino mezu, argazki, audio eta bideo gehiago ari gara jasotzen. Ibuprofenoa txarra dela, bestea ona, kokainak birusa hiltzen duela, eta abar luzea. CNNko medikuntza korrespontsalak egitateak azpimarratu eta gezurrak lurperatu ditu ezinbesteko podcast honetan.
The Daily
‘Guda bat bezalakoa da’
Terminologia belikoa darabilena oraingoan Fabiano Di Marco Bergamoko Papa Giovanni XXIII ospitaleko neumologia burua da. Lehen pertsonan kontatu die New York Timeseko kazetariei itarliar hirian gertatu osasun desastrea.
‘Bakarrik baina elkarrekin’
Kevin Roose kazetariak auto isolamenduaren astebeteko kronika osatu du pieza eder honetan. Ia harreman oro birtuala bihurtu da. Erronka da nola egon elkarrekin, bakarrik gaudenean.
Post Reports
Isolamendua da bide bakarra
Isolamenduan egotea da birusa ahalik eta osoen gainditzeko bide bakarra. Adituen esanetan, baina, hilabeteak iraun ditzake isolamendu honek.
Today in focus
Isolamendua: normaltasun berria ikasten
Zoe Williams kazetaria isolamendu egoera aztertzen ibili da eta honako pieza osatu du gure normaltasun berria aletuz. Azkenean ohituratuko gara, ala ez?
Ekonomia infektatu du birusak
Koronabirusa iristerako ekonomia jada ahul zegoela azaldu du Larry Elliott ‘The Guardian’ egunkariko ekonomia editoreak. Erakundeek ekonomia UCIan ez sartzeko suspertze laguntzak iragarri dituzte, baina nahikoa izango al da desastrea geratzeko?