[Makarrizketak] Egoa ebaki banio nirea izango zen
Egoa ebaki banio nirea izango zen –
Bertsolari aldizkariak bere lehen saiakera egin zuen uztailean audiogintzaren esparruan: Makarrizketak podcasta. Bertsolari bati eman zaio ahotsa atal bakoitzeko, bertsolaritzaz mintzo dadin bereziki, eta nahi duenaz orohar. Lehen atala Andoni Egañaren eskutik heldu zen, eta bigarrena joan den astean kaleratu zuten: “Egoa ebaki banio nirea izango zen”, Fredi Paiaren eskutik.
Gai arantzatsu eta sakona jorratu du algortarrak: egoa. Izan ere, zer dira egoa eta norberatasuna orohar, eta zer, bereziki, bertsolaritzan? Agerikoa da edozein diziplinetako artista batek gutxieneko ego bat izan behar duela bere buruan konfidantza izan nahi badu, plazara atera eta bere lana aurkeztu ahal izateko. Baina, hein berean, jakina da ego gaindosiak ere ez direla batere osasuntsuak.
Paiak ariketa hermeneutiko bat egiten du bere ideia garatzeko, zehazki Nartzisoren kondairari helduz. Izan ere, nor zen Nartziso? Zergatik dauka hain ospe eskasa gurean?
“Oihartzun” besteek egin eta esaten zutena errepikatzera mugatzen zena. Nartzisoren bekatua, aldiz, pentsamendu propioa garatzeko gai ez zen norbait ez maitatzea izan zen; eta maite ez zuen ama baten maitasunaren faltan, bere aitaren bila gehiegi bustitzea: errekaren jainkoa baitzen Nartzisoren aita. Ispilu konturik ez, beraz.
Agian “nartzisismo” kontzeptuaren esanahia birplanteatzeko garaia iritsi da.
Haguitz ona Fredirena. Anhitz esquer!