[Urpeko Bonbarda #081] Orain 25 urte

[Urpeko Bonbarda #081] Orain 25 urte –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Laurogeita batgarren saioan, atzera begiratu eta orain 25 urte plazaratutako diskoak izan ditugu mintzagai.

Laurogeita batgarren saioan, 1997ko uzta musikala izan dugu entzungai, orain 25 urte lan gogoangarriak argitaratu ziren-eta.

Saioa 90eko hamarkadako harribitxietako bat entzunez abiatu dugu, Radiohead britainiar taldearen “Ok Computer”. Eta antipodetara joanda, Nick Cave australiarraren kantu zoragarri batekin itxi, “Into My Arms”.

[Urpeko Bonbarda #081] Orain 25 urteTartean hip hop doinuak ere izan ditugu zerrendan. Missy Elliott andereñoaren debut laneko kantu bat ingelesez, eta 7 Notas 7 Colores katalanen beste bat, jada gaztelerazko raparen klasiko bihurtua den “Hecho, es simple” diskokoa.

Debut lanekin jarraituz, Daft Punk bikotearen eta Françoiz Breut bakarlariaren kantu bana entzun ditugu, azkena frantsesez.

Euskaraz, Berri Txarrak taldearen estreineko diskotik hautatu dugu kantu bat; eta Gari, Hertzainakeko kantari izanak, bakarka plazaratu zuen bigarrenetik diskoari izenburua ematen dion kantua, “Eguzki berritan zaude”. Euskal Herriko atala Donostia Soundeko ordezkari La Buena Vidak itxi du, honakoan gazteleraz.

Bukatzeko, Buenavista Social Club bilduma harrigarriko son kubatar bat entzun dugu, eta gurean oso maitatua den Yo La Tengo hirukotearen “Autumn Sweater”.

.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Spotify     Apple Podcast    Google Podcast

[Urpeko Bonbarda #081]

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!