Maddi eta oreina – Amaia Elizagoien eta Irati Celestino

Maddi eta oreina –

Amaia Elizagoien eta Irati Celestinok Bertsolari aldizkariaren Makarrizketak podcasterako egindako kolaborazioa.

Senak agintzen digu aztarnei segika aritzea. Horrela ikasi genuen eskolan. Gure arabasoek landareen eta animalien pistak jarraituz eta hauek baliatuz biziraun zutela. Gaur egun moduak eta harrapakinak erabat aldatu dira, baina zerbaitek erraten digu bilaketak jarraitu behar duela. Zenbat aldiz ikusi ote ditugu bertsolariak errima perfektuaren peskizan, musikariak barrenak aitortutakoa adierazteko doinuaren bilaketa amaigabean, edo kontalariak paradigma unibertsalek dakarten ziurgabetasunari erantzungo dioten kondairen bila…

Maddi eta oreina

Maddi eta oreina

Mairua naiz behelaino artean. ZUZEUko erredakzio kide; Bertsolari.eus aldizkarian koordinatzaile. Estellerria.