[Urpeko Bonbarda #049] Katebegiak

[Urpeko Bonbarda #049] Katebegiak –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Berrogeita bederatzigarren saioan, Berria, zaharra & mailegatua formatua berreskuratu dugu, eta “Katebegiak” egitasmoa ezagutu, Makala elkarrizketatuta.

Berrogeita bederatzigarren saio honetan, ezkongaiak bagina bezala, disko berriak aurkeztu, musika zaharrak berreskuratu eta mailegatutako doinuak entzungo ditugu zortzigarren aldiz, sarri erabiliko dugun formula.

[Urpeko Bonbarda #049] KatebegiakPlazaratu berri diren lanen artean, Liher talde kaliputsuaren kantu bat entzun dugu, eta “Reggaean Jarrai” bilduma interesgarria ezagutu, bukatu berri den Durangoko Azokako Ahotsenean Ando Azkaraik eta Pablo Rodriguezek, biniloaren sustatzaileek aurkezpenean esandako hitzak gurera ekarrita. Skakeo eta Euskatalites entzun digugu aipatu bildumatik, Bilintz eta Xenpelarren hitzak reggae doinuetara ekarri dituzten taldeak.

Aspaldiko lanen atalean Siouxsie & The Banshees punk talde britainiarraren single bilduma hartu dugu akorduan, “Once Upon a Time”, orain berrogei urte plazaratua, 1981ean. Eta Makala disko jartzailearekin egin dugu berba, “Katebegiak” bilduma ezagutzeko (binilo bikoitza eta disko liburua). 1972-85 arteko euskal rock progresiboa, psicho-folka eta jazz-rocka ezagutaraztera dator egitasmoa, Ez Dok Amairuren amaieratik punkaren eztandara joandako aroan arreta jarrita. Urpeko Bonbardan, eta lagin gisara, Izukaitz, Haizea eta Enbor entzun ditugu.

Bukatzeko, eta moldaketei eskainitako atalean, Tapia eta Leturia bikotearen “Eromerian” entzun dugu, 1990eko “Juergasmoan” maisulanean gordea aurrena, eta Dupla taldeak berrirakurria gero, “Eromeria”.

.[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox 

[Urpeko Bonbarda #049] Katebegiak

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!