[Urpeko Bonbarda #003] Iazko kutunenak

[Urpeko Bonbarda #003] Iazko kutunenak (Badok) –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Hirugarren atal honetan euskal musikak 2020an utzi duen uztari entzunaldia egingo diogu, BADOK atariak argitaratutako zerrenda sortari erreparatuta.


Gurean ez da ohikoa jazz lanik nabarmentzea kutunenen artean, eta Haizea Martiartu saxofoi jole markinarraren “Folketik jazzera ensemble” laneko pieza bat entzunez hasi dugu saioa. Amoranteren “Bat edo hiru” goraipatua ezagutu dugu gero; baita Igor Arzuagaren “Menditik jeitsi ginen” eta Elena Setienek Grande Days eta Xabier Erkiziarekin egindako “Mirande” egitasmoa ere, Jon Miranderen olerkiak musikatzen dituena.

[Urpeko Bonbarda #003] Iazko kutunenak (Badok)

Ander Fernandezen Nigara Zuek egitasmo txundigarria deskubritu dugu “Zabortegitik salbatuak” laneko kantu baten bitartez, eta erritmo karibearrak izan ditugu Rlantz & Ziztadaren “Azken argiak” eta Skabidean taldearen “Izaera” lanekin. Doinuak gogortu ditugu jarraian, Mihise taldearen “Kronik@” eta Kuartz bikotearen “II” lanetatik kantu bana entzunda. Bukatzeko, Sua laukotearen “Hormak apurtzea” singlea eta Petti erraldoiaren “Manipulazio estrategiak” diskotzarreko lagin bat ere entzun dugu.

Eta gainera, Badokeko kutunenen zerrenda osatzen parte hartu duen Urko Ansa musika kritikariari deitu diogu telefonoz, eta “Iturriaren bueltan kantuan” ere ibili gara, Gorka Erostarbe kazetariak Berria egunkarian idatzi duen testu gozagarriari esker.

.

[Urpeko Bonbarda #003] Iazko kutunenak (Badok)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify Apple Podcast Stitcher Google Podcast Ivoox

[Urpeko Bonbarda #003] Iazko kutunenak (Badok)

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!