[Urpeko Bonbarda #141] Iaz gurean

[Urpeko Bonbarda #141] Iaz gurean –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena.
141. saioan, iazko euskal disko eta kanturik azpimarragarrienetako batzuk dakartzagu.

Iazko euskal diskorik onenak ezagutzeko asmoz, badok.eus atariak zerrenda bana eskatu die zenbait musika adituri, eta hauei jaramon eginez osatu dugu gaurko saioa, bertan aipatutako kantuak gure apetaren arabera hautatuta.

Azpiko hauexek izan dira zerrenden egileak, eta azpiragoko hauexek emaitzak. Beltzez markatu ditugu gaurko Urpeko Bonbardan entzun ditugunak. On egin.

[Urpeko Bonbarda #141] Iaz gureanZazpi izan dira 2024 urteko disko (eta kantu) kuttunen zerrenda bana aurkeztu duten musika kritikari eta zaleak: Gaztezulo aldizkariko Jaione Dagdrommer; Hala Bedi irratiko Hiru Kortxea saioko laukotea, Rakel Arnaiz, Beatriz Perales, Daniel Perea eta Iñigo Arregik osatua; Berria egunkariko Uxue Rey, Gure Irratiko Panpi Merkapide, Argia aldizkariko Xalba Ramirez, Naiz irratiko Musikharia saioko gidari Iker Gurrutxaga eta, besteak beste, Badok atariko Urko Ansa.

Gehien nabarmendu diren diskoak Gorka Urbizu lekunberriarraren “Hasiera bat” eta Pelax-en “Esan gabe doa” dira, zazpi zerrendetatik bostetan agertzen baitira; eta lautan, berriz, Kaskezur taldearen “Deus”. Beste guzti hauek,  beren aldetik, hiru zerrendetan dute presentzia: Marte Lasarte taldearen “Ez da besterik”, Bananas taldearen “Errekak nola”, Izaki Gardenak taldearen “Orube”, Ezpalak taldearen “Gatza”, Kuartz taldearen “III”, Tatxers taldearen “Ezpatei disdira!”, eta Verde Prato bakarlariaren “Erromantizismoa”.

Beren aldetik, bi aldiz izan dira aipatuak Anari taldearen “Giza zarata”, Izaro bakarlariaren “Izaro gabonetan”, Janus Lester beratarren “Lore”, Zikin taldearen “Bala galdua zure buru galduan”, Eneritz Furyak irundarraren “hhh”, Nakar laukotearen “Epelkeriaren kontra”, J Martina hirukotearen “Negu gorri”, eta Naxker nafarren “Matxenia II”.

Kantuei dagokionean, Chill Mafia kolektiboaren “Merezi ote” eta Monsieur LeCrepe-en “M.L.C.” izan dira azpimarratuenak; lau zerrendatan aipatu direnak. Bi aldiz izan da aipatua Olatz Salvador donostiarraren “Basan”, Verde Prato bakarlariaren “Maite, Nauzu zeharkatu” eta “Laguntasuna bazen apurtezina”, Izaki Gardenak gasteiztarren “Zuriei miazka”, Ezezez taldearen “Puntofinal”, Pelax-en “2” eta Birkit taldearen “Philia”.

.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Spotify     Apple Podcast

[Urpeko Bonbarda #141] Iaz gurean

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude