[Urpeko Bonbarda #106] Herri musiketan iaz

[Urpeko Bonbarda #106] Herri musiketan iaz –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. 106. saioa, iazko herri musiketan argitaratutako lanik bikainenetako batzuekin osatu dugu.

Urte hasieran aurrekoak utzitako uzta jasotzea maite dugu Urpeko Bonbardan, eta gaur 2022an World Music ere deitzen duten horretan argitaratutako lanik azpimarragarrietako batzuekin osatu dugu saioa, munduari bira berri bat emanda. 

Bidaia Japonian hasiko dugu Oki Kanorekin. Ainu etniakoa da OKI, Hokkaidokoa irlakoa, edo beste modu batera esanda, desagertzeko arrisku bizian den kultura batekoa. Eta horrelakoxea da jotzen duen musika tresna ere, tonkori deitzen den bost sokadun aintzinako harpa. Eta bukatu, Small Island Big Song egitasmoarekin itxi dugu. 2018an sortutako proiektuak Aotearoa (edo Zelanda Berria), Taiwan, Madagaskar, Hawai, Borneo eta Salomon irla eta artxipielagoetako soinuak biltzen ditu, Indiako Ozeanoko eta Ozeano Bareko kantuak, aniztasunaren aldeko aldarria eginda.

[Urpeko Bonbarda #106] Herri musiketan iazEuropan, Scandinavian Music Group ezagutu dugu Finlandian, Ultra Bra taldearen hondarretatik sortua, bizitza da handiena esatera datorkiguna. Eta Herbereetan Yin Yin bikotea, Maastricht hiritik asiar musika jorratu eta dantzarako deia egiten duena. Antzerako moldean moldatzen da Satellites seikote israeldarra ere, Tel Avivetik anatolian rock deiturikoa jorratzen duena, saz-a elektrifikatuta. Ekialde Hurbilarekin bukatzeko, egun Britainia Handian bizi den Maya Youssef siriarra aipatu behar dugu, Damaskon qanun-a jotzen ikasi zuena -78 sokadun zitarra-, ordura arte gizonek baino egiten ez zutena. Iaz

Afrikan Rokia Kone izan dugu zain Malin, “Bamakoko larrosa”, Jacknife Lee kaliforniar ekoizle itzaltsuarekin batera -U2, The Killers edo REM taldeekin lan egindakoa dugu- iaz disko bat plazaratu zuena. Baita Salif Keita eta Oumou Sangarerekin lan egin izan duen Aluna Wade senegaldar baxu jole trebea ere, iaz “Sultan” diskoa aurkeztu zuena, jazzetik afrobeatera bitarteko soinuekin.

Afrikarra da Pierre Kwenders ere, Kinshasan jaioatako kongoarra, aspalditik bizileku duen Montrealetik datorren arren, Quebec-etik. Lingaleraz, frantsesez, ingelesez, shilubera eta kikongearaz kantatua, eta oso erritmo modernoz emana.

Amerikan jarraituta, Adrian Quesada Fantasma taldeko kide ohiarekin egin dugu topo Texasen, eta “Boleros psicodelicos” diskotik kantu bat entzun, iLe puertorrikoarrak kantatua.

Bukatzeko, Brasil eta Jamaikan eskarmentu handiko kantari banarekin egin dugu topo; hamabost urte diskorik plazaratu gabe egon ostean 80 urte bete dituela-eta lan berria atondu duen Flora Purim batetik; eta Horace Andy rastafaria bestetik, Lee “Scratch” Perry zein Massive Attack artistekin lan egindakoa.

.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Spotify     Apple Podcast    Google Podcast

[Urpeko Bonbarda #106] Herri musiketan iaz

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!