[Urpeko Bonbarda #030] Elkarrekin kantatzekoez

[Urpeko Bonbarda #030] Elkarrekin kantatzekoez –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. 30. saio honetan, “jende multzo handiek elkarrekin kantatzen dituztenean indar berezia hartzen duten kantuak” dakartzagu, Urtzi Urkizuk Berria egunkarian idatziriko erreportaje bat ardatz hartuta.

Hogeita hamargarren saioan, Urtzi Urkizu kazetariaren “Denek elkarrekin kantatzeko” erreportajea izan dugu ardatz, Berria egunkariko Bizigiro atalean iazko otsailaren 22an plazaratua.

Herriak bere egin eta ereserki bihurtu dituen kantuez mintzoko gara saioan, eta Urkizu berarekin hitz egiteaz gain, bere erreportajean jasotzen dituen adituen esanak ere ekarriko ditugu, Josu Larrinaga, Maddi Zubeldia eta Andoni Tolosa Moraurenak.

[Urpeko Bonbarda #030] Elkarrekin kantatzekoezSantiagon kantatzen zuten “El pueblo unido jamás será vencido” entzunez abiatuko dugu saioa, Quilapayun folk talde txiletarraren ahotsean. 1974ko apirilean, Portugaleko krabelinen iraultzan ezagun egindako “Grandola, Vila Morena” bere jatorrizko bertsioan dakargu, Jose Afonsok kantatua, eta 40ko hamarkadan italiar partisano antifaxistek kantatzen zuten “Bella Ciao”, ehundaka bertsio dituena, Jazzaldian parte hartu berri duen Marc Ribotek Tom Waitsekin batera emana.

“El Segadors”, katalanen ereserki ezaguna, Charlie Haden & the Liberation Orchestrak joa dakargu, jazz moldean, eta Larrinagaren aburuz kontrakultura hippyaren ereserki bilakatu zen Bob Dylanen “Like a Rolling Stone”, Drive by Truckers taldeak moldatua.

Guzti hoiekin batera, Victor Hugoren Les Miserables lanean oinarritutako musikalean ezagutu genuen “Do you hear the People Sing?”, Hong Kong-eko protestatan jendetzak kalean abestua. Eta bukatzeko, euskarazko bi kantu: Mikel Laboaren “Txoriak txori” bata, aipaturiko erreportajean Joan Mari Torrealdaik Euskal Herriko ereserkitzat joa; eta Urkizu berak lagunartean kantatzea maite duen “Xalbadorren heriotzean”, Urpeko Bonbarda ixteko Pettiren ahotsean entzungo duguna.

.

* Jatorriz, orain berreskuratzen dugun honako saioa Donostia Kultura irratiko Ispilu Beltzarako atondu genuen iaz, itxialdi garaian.

.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox 

[Urpeko Bonbarda #030] Elkarrekin kantatzekoez

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!