[Urpeko Bonbarda #014] Dantzarako diana
[Urpeko Bonbarda #14] Dantzarako diana –
Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. 14. saio honetan, Diana Ross divari buruzko monografikoa osatu dugu, arreta 1980ko “Diana” diskotzarrean jarrita.
Hamalaugarren saio honetan, egun 77 urte dituen Diana Ross izar handiari monografikoa eskaini diogu (40 minutuz eta zazpi kantutan), orain lau hamarkada plazaratu zuen “Diana” diskoan arreta jarrita… eta dantzarako gogoz!
Diskotzarra da Motown etxean 1980an plazaratutako “Diana”, eta gordetzen dituen zortzi kantuetatik hiru entzun ditugu: “Upside Down”, “Tenderness” eta “I´m Coming Out”. Baita 1970eko “Diana Ross” debut lana irekitzen duen “Reach Out and Touch (Somebody´s Hand” ere; eta iaz Eric Kupper-ek “Love Hangover” kantuari egindako erremixa, Supertonic egitasmorako.
Aparte, bakarkako ibilbidea abiatu baino lehen The Supremes hirukoteko kide izan zela-eta, “You Can Hurry Up” hit zoragarria entzun dugu saioa abiatzeko, eta Diana Ross-en egungo ordezkari legez hartua den Beyonce-ren “Crazy In Love” indartsuarekin bukatu, hark eta honek antzekotasun ugari dituztela-eta.
.
* Jatorriz, orain berreskuratzen dugun honako saioa Donostia Kultura irratiko Ispilu Beltzarako atondu genuen iaz, 2020ko maiatzaren 21ean, biharamunean “Diana” diskoak 40 urte betetzen zituela-eta.
.
(((podcast.eus)))
Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…
Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod
Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus
Spotify Apple Podcast Stitcher Google Podcast Ivoox