[BIPARETA] Sexualitatea (Sexualitateari buruz ondo hitz egin)
[BIPARETA] Sexualitatea (Sexualitateari buruz ondo hitz egin) –
ZuZeu Podcasten eskutik, ZuZeukoBipareta hausnarketa eta erreportaje saioen denbora berri bat hemen Amaia Chocarrorekin…
Hezkuntza sexual formal bat izatea ia pribilegio bat da egun. Ikastola bakoitzaren eskuetan dago honen eskaintza, eta larri eskasa izaten da gehienetan. Hamasei urtetan zehar, hiru aste soilik eskaintzen badiougu, ezinezkoa da inolako sakontasuna bermatzea. Bermatu daitekeen bakarra, honek eragina duela guztion etorkizunean; izan ere, sexualitatea ez da soilik harreman sexualei buruz hitzegitea, hori baino askoz gehiago da. Sexualitatea, nor bere ezagutzan, identitatean, errespetuan, plazerrean, nahietan, osasunean, desiran, eta besteekiko erlazioetan oinarritzen da. Gaurko atalean, sexualitatearen inguruko egoera mahaigaineratuko dugu, Bea Sever, sexologarekin eta Ander Lacalle, aktore eta hezitzaile sexualarekin. Kaskoak jarri eta sakatu play, hemen zure hizkuntzan mintzo diren istorioak…
(((podcast.eus)))
Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…
Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod
Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus
Spotify Apple Podcast Google Podcast
Bea Sever, Naizen elkarteko burua. Haren “seme aludunak” trantsizio soziala lau urterekin egin omen zuen (hobeto esanda, egin zioten), baina Beak dio BI URTEREKIN dagoneko zerbait igarri ziola. https://www.deia.eus/actualidad/2019/12/08/bea-sever-le-acompanas-sera-4738219.html
Espainiako Telebista publikoko haurrentzako programa batean, honako hauxe esan zuen Naizen elkarteko buru Bea Severrek, beste gauzen artean: “Norberaren sexualitatea, GAREN SEXUA da nola gustatzen zaigun jantzi eta orraztea, zein keinu egiten dugun, nor naizen, zer gustatzen zaidan, nola espresatzen naizen, hori guztia”. https://twitter.com/Zolinlarra/status/1490658017003679746?t=zZ4Nq71yq-w63Uyp7YxNrw&s=19
Sexua eta sexu-estereotipoak etengabe nahasten dituen portento intelektual horrek, bere alaba esperimentu psikologiko eta medikoetara bideratu duen pertsona guztiz fidagarri horrek, harritzekoa da hainbeste baliabide, kontaktu politiko eta oihartzun mediatiko lortzea. Benetan, ze ostia daukazue buruan.
Ander Lacalle “hezitzaile sexualari” dagokionez: aktoreak sarean daukan curriculumaren arabera, Euskal Herriko amakina bat antzerki eta kantu eskoletan ibili izan da, baita Madrilgo ikastaro batean ere. Telebistan, teatroan, zineman eta publizitatean lan egin omen du. “Bestelako gaitasun eta abildadeak” atalean dio euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez moldatzen dela, auto eta motorrerako gidabaimenak badauzkala, gitarra eta ukelelea jotzen dakiela; igerian, kantuan eta bizikletan ibiltzen (sic) trebea dela…
Hala ere, ez dut inon deus ere aurkitu Ander Lacalleren “sexu-hezitzaile” prestakuntzari buruz. Ez hezitzaile moduan (irakasle gradua edo Bigarren Hezkuntzako irakasle masterra), ez sexu gaietan aditua dela ziurtatzen duen titulaziorik. Agian badauka, atera berria. Ezin jakin.