[Bipareta] Plastikozko planeta eta emakumeen kirola

[Bipareta] Plastikozko planeta eta emakumeen kirola –

Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute.


Lehen pareta: Planeta edukiontzi hori erraldoi bat bilakatu dugu eta orain ez dakigu nola eman buelta egoerari. Ozeanoetan plastiko irlak daude, urtero 2 milioi elefante adina plastiko botatzen dugu itsasora, eta hala ere, ez dakigu nola, baina ondo egiten dugu lo. Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia komunikatzailea etorri zaigu gaiaz hitz egitera.

Bigarren pareta: Maitane Urbieta kazetariaren ahotsa agian ezaguna egingo zaizu, Hiru Erregeen Mahaia kirol irratsaio ospetsuan ari da Euskadi Irratian. Urteak daramatza kirol kazetaritzan. Granadan Erreginaren Kopako finala kontatu zigun eta birala egin zen gola kantatzen zuen bideoa. Gaur emakumezkoen kirolaren meloia zabalduko dugu, bere baimenarekin.

[Bipareta] Plastikozko planeta eta emakumeen kirola

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox

zuzeu podcast - podcast.eus

[Bipareta] Plastikozko planeta eta emakumeen kirola

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!