[BIPARETA] Aisialdia (Aniztasun funtzionala aisian)
[BIPARETA] Aisialdia (Aniztasun funtzionala aisian) –
ZuZeu Podcasten eskutik, ZuZeukoBipareta hausnarketa eta erreportaje saioa Amaia Chocarrorekin…
Gazte asko gara zaintzan oinarritutako lanak gure lehen ogibide bilakatzen ditugunak. Izan, umeen monitoretzan, haurren eskola-laguntzan, entrenatzaile gisa,… Gehienetan, guk geuk bizi izan dugunaren esperientziatik abiatuta, ilusio eta maitasun osoz, baina formakuntza eskasa edo inolako formakuntzarik gabe hasten gara ume eta gazteekin egoten. Izugarrizko ardura da, gugan jartzen dutena, eta nahiz eta, gure hoberena ematen saiatzen garen, askotan zaila da sortzen zaizkigun zenbait egoerari zuzenki aurre egiten jakitea. Zer esanik ez, aniztasun funtzionala edo nolabaiteko behar berezia duten pertsonen zaintza egin behar dugunean. Gizarteak orokorrean izugarrizko desinformazioa baldin badu, ezinezkoa egiten da zaintzan lan egiten dugun pertsonok beharrezko informazioa eta formakuntza edukitzea. Gaurko atalean, aisialdiaren funtzionamendua aztertu eta inklusioari espazioa eskainiz, Laura Flores eta Amaia Salsamendi izan ditugu gurekin hausnarketan…
(((podcast.eus)))
Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…
Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod
Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus