[Kaixo maitia, zer duzu?] 01 – Bikotekideak maitatua sentitzen zara?

[Kaixo maitia, zer duzu?] 01 – Bikotekideak maitatua sentitzen zara? –

Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezgai duten podcast berria dugu honakoa, Kaixomaitia, zer duzu?”, euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzkoa.

Lehen atal honetan, Egoera Afektiboaz mintzatuko gara Olatz Berastegi sexologoarekin.

.

EGOERA AFEKTIBOA I

Kaixomaitia harremanen atariko Iñigo Arandia eta Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi psikologo eta sexologoa 2020ko “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualen inguruko ikerketa”-ren emaitzak aztertzen hasiko dira lehen atal honetan.

Egoera Afektiboa ataleko lehen bost galderen emaitzak aztertu dira:

G1 – Bikotekidea baduzu momentu honetan?
G2 – Bikotekidea baduzu, uste duzu hemendik bost urtera bikotekide berarekin jarraituko duzula?
G3 – Non ezagutu duzu zeure bikotekidea?
G4 – 0-tik 10-era, zenbat maite duzu zure bikotekidea?
G5 – 0-tik 10-era, zenbateraino sentitzen zara zure bikotekideak maitatua?

.

Ikerketa eskuragarri

Zoriontsuak al gara maila afektibo eta sexualean?” galdera potoloari erantzun nahian, Kaixomaitiak sexuinkesta burutu zuen 2016an, Aztikerren laguntzarekin, eta bukatu berria den 2020an berriro egin dute ikerketa. Orduko hartan, galderak erantzun zituzten 1.500 laguneko laginarekin, eta honako honetan, 4.500 lagunen parte hartzearekin.

  • Sexuinkesta eskuragarri dago interesa duen ororentzako.

[Kaixo maitia, zer duzu?] 01 – Bikotekideak maitatua sentitzen zara?

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Spotify      Apple Podcast      Stitcher     Google Podcast      Ivoox

[Kaixo maitia, zer duzu?] 01

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!