[Uda Erotikoak] Berotariko Euskal Hiztergia (eta bi)

[Uda Erotikoak] Berotariko Euskal Hiztergia (eta bi) –

[Uda Erotikoak] Berotariko Euskal Hiztergia (eta bi).

.

Kaixomaitia.eus atariak, euskaldunon harremanetarako guneak ekoiztutako podkasta duzue honakoa.

Uda gozo-gozo igarotzeko, bi ataletan banatuta izago duzue “hiztergia” entzungai.

Plazer dagizuen!

.

[Uda erotikoak] SEX

Sexajerazio: Gizonezkoen ahoberokeria, lagun giroan, sexu kontuez dihardutela.

Sexamesa: Sálvame.

Sexbaluazio: 1. Zuk amoranteari nota jartzea. 2. Amoranteak zuri nota jartzea (sexpentso).

Sexboluzio: Homo Habilisetik Homo Erectusera.

Sexdari: Edozein txerrikeria alkoholdun.

Sexder: Goizeko bostetan, taberna zuloan, edonor.

Sexdukazio: Sexurako gizalegea, jendetasuna (“sexkerrik asko”, “mesexdez” eta halakoak esatea).

Sexfikaz: Kuadrillako ligoi sasikumea.

Sexgarri: Sexurako beharra edo nahia.

Sexgoskor: Larrutan egitea lortu arte amore ematen ez duena (ikus maitematia).

Sexguberri: Olentzerok oparia ekartzen duen eguna.

Sexgunero: Masturbatu.

Sexgunkari: Penthouse.

Sexguzki: Gizaki gehienen (eta gizonezko guztien) pentsamendua ardazten duen izarra; lurra eta larrua argitzen eta berotzen duen argizagia.

Sexkandaloso: Txortan zalaparta handia ateratzen duena.

Sexkasia: 1. Sexu urritasuna, aski eza. 2. Euskalduntasunaren zantzua.

Sexkidin: Amoranteari muzin egin.

Sexkilibrista: 1. Larrutan, oreka-ariketa arriskutsuak egiten dituena. 2. Adulteroa.

Sexklektiko: Sexurako edozein ate jotzen duena.

Sexkola: Web-orri pornografikoak.

Sexkopeta: Zakila, buztana, txilibitua.

Sexkubide: Sexuaz aske eta asko gozatzeko eta gozarazteko ahalmena.

Xexmigrazio: Larrua jotzeko xedearekin, norbere herrialdea utzi eta itsasoa patera batean zeharkatzea.

Sexpaile: 1. Zure maitaleak. 2. Zure kuadrillakoak. 3. Jendartea, oro har.

Sexperantza: Mundua mugiarazten duen energia.

Sexpioi: Voyeur.

Sexpizentro: Larru-ikararen abiapuntua.

Sexplikazio: “Buruko mina dut”, “bihar deituko dizut”, “Lagunak izango gara”, etb.

Sexprint: Eiakulazio goiztiarra.

Sexrakusle: 1. Ezhibizionista. 2. Elena Ochoa.

Sextrapolatu: Arlo batean ezaguna edo frogatua den zerbait sexu arloan aplikatu. 2. Sexuan ezaguna edo frogatua den zerbait beste arlo batean aplikatu.

Sextreineko: Lehen aldia.

Sextres: Orgasmora iritsi beharrak eragiten duen estutasuna.

Sextropada: 1. Kontxan, dozenaka lagun “arraunean”. 2. Orgia.

Sexkaltegi: Larrua jotzen ikasteko ikastetxea, bereziki helduei zuzendua.

Sexodo: Herri bateko biztanle gehienek, larru berrien bila, batera emigratzea; adibidez, ingelesak Magalufera edo Ibizara.

Sexotiko: Txortarako teknika arrotz eta arraroak darabiltzana.

Sexpain: Bulba.

Sextabaida: 1. Asmo edo iritzi desberdinak dituzten maitaleen arteko jarduna. 2. Zure etxean edo nirean?

Sexusteko: 25 zentimetroko buztan puska!

Sexinbesteko: Txortarako desira patologikoa.

.

TITI

Titifoi: 1. Madari ekaitz. 2. Marrubi erauntsi.

Titigre: Ugaztun haragijale basatia, beti gose, beti harrapakin bila.

Titiki-titaka: 1. Urratsez urrats, musuz musu, miazkatuz miazkatu. 2. Zu jateko erlojuak markatzen duen erritmoa.

Titinbre: 1. Bularraldeko seilua. 2. Jolasera deitzeko txirrina.

Titinko: Atzetik helduta irmoki.

Titipografia: Zure larruazalean ferekak inprimatzeko tekniken multzoa.

Titirabira: Biluzik ebazten den eztabaida.

Titirano: Agintiti makilaren bidez ni mendeaan naukana.

Titirokatu: 1. Paparreko su-armen bidez eraso egin. 2. Zureek beti begietara jaurtitzen dute bala.

Tititular: Ordezkoa ez dena, ordezkorik ez duena.

Tititulu: Zureek Harvard-ekoa, Nobel saria eta Oscarra merezi dute.

.

ZAKIL

Zakilate: Goi mailako txilibitu; harribitxia, perla.

Zakilika: 1. Buztanikara; ibai eta erreka ondoan bizi den txoria. 2. Iztarteko susperraldia.

Zakili-kili: Sexu grina, buztana tentetu.

Zakili-kolo: 1. Sexu grina, baina ezina. 2. Buztan-buztin, buztana tontotu.

Zakiller: Izara artean izarra.

Zakilker: 1. Kri-kri, kri-kri, sekula nekatzen eta isiltzen ez den intsektua. 2. Maitematia, sexgoskorra.

Zakilo: Sexustekoa.

Zakilowatt: Ohaidearen tasunak/keriak neurtzeko potentzia-unitatea (zkW)

.

ZIRRI

Zirribarre: Goiko nahiz beheko ezpainen poz keinu xumea.

Zirribelde: Ohaide bihurri, matxino eta menderakaitza.

Zirriberentzia: Larrutarako gogoaren erakusgarri egiten den gorputz makurtzea.

Zirribolber: Eskuko edozein hatz; historian tiro gehien jaurti eta zauritu gehien eragin dituen pistola mota.

Zirriboluzio: Zirriraultza, gizarte aldaketa sakonenak eragiteko bidea.

Zirriferendum: Zirri galdeketa. Txortan bai ala txortan ez?

Zirrigimen: Edozein estatu gobernatzeko erarik onena.

Zirrigistro: 1. Igurtziak eta laztanak biltzeko liburu handia. 2. Administrazio publikoan, dokumentuak tramitatzen diren bulego beroa.

Zirrikitu: Itsulapikoaren ahoa.

Zirrimedio: Gaitz ororen sendabide guztiahalduna.

Zirrimola: Azaleko tsunami plazerezkoa.

Zirrinditu: Maitalearen azpian etsi, amorez amore eman.

Zirrintagarritasun: Inbertsio guztiek bilatu beharko luketena.

Zirrintzika: Larrugorrian, larrutan, plazeraz lau haizeetara hasperenka.

Zirripikatu: Behin eta berriz larrua jotzea, gozamenari ezin eutsita.

Zirriportaje: Gertakari sutsuei buruzko kazetari-lana.

Zirripresio: Laztan eta ferekak egitean oinarritzen den tortura mota.

Zirripublika: Pozez eta jai giroan gobernatzen den estatua.

Zirrisistentzia: 1. Zerbaiti aurre egitea, modu lizun eta umoretsuan. 2. Etsaiaren eta etsiaren aurkako jai-borroka.

Zirristatu: Maitalearen larruazalean gora eta behera herrestan joan.

Zirrizeta: 1. Janari afrodisiakoak prestatzekoArgiñanok emandako azalpenak. 2. Eriak, sendatzeko, hartu behar duen zirrimedioa adierazten duen ohar idatzia.

Zirrizpide: Txortaldi bat epaitzeko araua.

.

ZU

Zu: Ni erretzean sortzen diren beroa eta argia.

Zubertsibo: Nire ordena eta balioak kinka larrian jartzen dituena.

Zubirano: Nire mendeko ez dena.

Zufritu: Zurekin maitemindu.

Zugandila: Zure mihia.

Zugestioa: Zure mendera makurrarazten nauen mihipnotismoa.

Zuizidio: Zuk nire buruaz beste egitea; zurekin kirioetaraino maitemintzea.

Zukar: Zu ikustean, gorputzeko tenperaturaren goratzea.

Zumindu: Zurekin biziki haserretu.

Zuperabit: Zure sarrerak nire gastuak baino handiagoak diren egoera.

Zurf: Izara arteko kirola, ohe baten gainean zu eta biok irristatzean datzana.

Zuspentse: Zure isiltasunak eragiten didan larridura.

Zustrai: Nigan finkatzen duzun organoa, elikatzeko behar duzuna xurgatzen didana.

Zutondo: 1. Zu eta bion txoko beroa. 2. Zu eta bion txoke beroa.

[Uda Erotikoak] Berotariko Euskal Hiztergia (eta bi)