[Barruan Gaude] Nola sortu youtuber bat alderdi baten enkarguz? – Lander Arretxea

[Barruan Gaude] Lander Arretxea –

Milenial belaunaldiko gazte bat da Lander Arretxea, baina gazte izanagatik ere, hainbat hedabidetan kolaboratu du. Besteak beste, Garoa liburu dendan, Argian eta ZuZeu bertan aritu da kazetari lanak egiten. Orain Berriako ‘Ekografiak’ zutabea idazten dihardu, astean bitan. Gainera euskal ikusentzunezkoen panoraman azken aldian izan den proiektu freskoenaren sortzaile da Kepa Matxain eta Unai Gaztelumendirekin batera.

Hiru Damatxo kolektiboak ‘Gure Bazka’seriearekin aurkeztu zuen beren burua eta gerora Super Txope youtuberra sortu zuten, Sortu alderdiaren enkarguz. Ordutik ez dira gelditu eta hemen duzu egin dituzten lanen zerrenda luzea. Bartzelonako Born auzoko bere etxeko ateak zabaldu dizkigu. Beste bi lagunekin konpartitzen du kabia, baina, haiek ez daude etxean.


[Barruan Gaude] Nola sortu youtuber bat alderdi baten enkarguz? - Lander Arretxea

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox

zuzeu podcast

[Barruan Gaude] Nola sortu youtuber bat alderdi baten enkarguz? – Lander Arretxea

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!