[Barruan Gaude] Mikel Urdangarin, margolariaren semea
[Barruan Gaude] Mikel Urdangarin –
Bigarren denboraldia hasteko, azken hiru urteetan oso gertuko izan dudan lagun baten kabira sartuko gara. Zornotzako Santa Maria parrokiaren parean dagoen haurtzaroko etxean jarri du hitzordua Mikel Urdangarinek. Mutsumi Aragaki okinawar musikaria du alboan, Sanshina (ekialde urruneko banjo moduko bat) lepoan hartuta, zornozatzarrarekin doinuak trukatzeko asmoz. Musika ogibide egiteko erabakia duela 22 urte inguru hartu zuen Urdangarinek eta ordutik hamaika disko kaleratu du. Abesti egilea da, songwriterra, eta idatzi dituen kantu asko hilezkorrak dira dagoeneko. Bazkaldu eta mikrofonoen aurrean jarri gara.
Spotify Apple Podcast Stitcher Google Podcast Ivoox