Zuri hitz egiten dizut, nor zara?
Zuri hitz egiten dizut, nor zara? –
Apirilaren 13an, lagun batekin Los Auténticos Decadentes ikustera joan nintzen. Baina, hark Corrientes kaleko liburu dendak ikusi nahi zituenez, hortik antzokira oinez joatea aukeratu genuen. Hala ere, gero Corrientesen oinezkoen alderdia inauguratzen ari zirela gogoratu genuen. Orduan, iristean zer egingo genuen pentsatu genuen.
Macriren alderdiak egin zuen arren, “ikus dezakegu, ezta?” esan genuen. Ikusi genituen lehenengo gauzak hesiak eta segurtasun-pribatua izan ziren. Haiek poltsak erakusteko eskatzen zuten. Beraz, lagunari nire poltsa ez niola inori erakutsiko esan nion; orduan, Lavalle kaletik, paraleloan dagoenetik, joatea erabaki genuen.
Paralela batean geundenez, beste errealitate bat ikusi genuen. Corrientesen jaia, Lavallen txirotasuna. Azkar azkar ibili ginen, Larretarengandik (alkatea) ihes egingo bagenu bezala. Hori egiten genuen bitartean, denetik ikusi genuen. Esaterako, txiroen kontrako arkitektura. Buenos Aireseko udalak diru asko hiriaren itxura aldatzeko erabili zuen. Beste gauzen artean, ez lo egiteko besaulkiak (erdian bankua banatzeko gauzak dauzkate).
Hori ikusi genuen bitartean, kalean bizi den jendea gure ondoan eserita zegoen. Tribunalesera iristean, pertsona batzuek beste batzuei janaria ematen zien. Jaten ari zirenak besaulki batean eserita zeuden, deseroso, noski, banaketa horiengatik.
Alabaina, hori ez da guztia. Jaiak Corrientesen kalean jarraitzen zuen. Hortik, Nacha Guevarak garai batean abesten zuen abestia iristen zen: “Las luces de mi ciudad. / Su brillo, su resplandor. / No puedo olvidar / las luces de mi ciudad”. Lavallen zeundenak ilunpean, ezkutatuak. 9 de Julio kalera iritsi ginenean, hesiak bukatzen zirela ikusi genuen. Hortik, bi kale falta zitzaizkigun. Kalea zeharkatutakoan, espaloian bizi den familia bat ikusi genuen. Umore beltza gustatzen zaidanez, lagunari txiroak bizitzeko espaloiak handitu zutela esan nion. “Hori jakin balute ez zuten egingo” erantzun zidan.
Antzokira iristean, ondo pasatzea pentsatu genuen. Azken finean, Los Auténticos Decadentesen musika ospatzeko da. Eta egia esan, ondo pasa genuen. Gero, bueltatzerakoan, Corrientes kalea ikustera joan ginen. Jendez beteta zegoen, argi asko, funanbulu batzuk, musika eta, gauza horien erdian, kalean bizi den jendea. Pizzeriara iritsi ginen, fugazzeta eta garagardo bat eskatu genituen. Bukatu ondoren, autobusera joaten ginenean, aita bat bere seme txikiarekin kalean ikusi genuen, eta beste kale batean hiru gizon lo egiten ari ziren.
Gure jaia Los Auténticos Decadentesikin azkar-azkar bukatu zen. Errealitateak mundura ekarri gintuen berriro. Baina abestu zuten letra bat egungo egoera erakusteko interesgarria iruditu zitzaidanez, bukatzeko zuekin banatu nahi dut. Abestia “Gente que no” deitzen da eta esaten du: “Gente que te invita a su casa a dormir / Gente que te deja en la calle morir. / Y vos… Sí, vos: no mires al costado / no te hagas el pescado, no te creas que le hablo / al de al lado porque te hablo a vos, ¿quién sos?”.