Zortzi urte luzeko gerrak eragindako oinazea betikotzea bilatzen dute

Zortzi urte luzeko gerrak eragindako oinazea betikotzea bilatzen dute –

Siriaren Alderen prentsa-oharra Amerikako Estatu Batuek eta NATOko beste herrialdeek Siria iparraldeko zenbait guneren okupazioa eten dutelaren gertakarien aurrean:

1- Irmoki errefuxatzen dugu siriar lurralde subiranoaren aurka Turkiar Estatuak eta beste NATOko erkidek gauzatu dezaketen inbasioa, 8 urte luzeko gerrak eragindako oinazea betikotzea bilatzen baitute. Erdögan eta bere kanpo politika sailak Siria iparraldean ematen den etnia eta erlijio anitzen bizikidetza eta koexistentzia historikoa suntsitzea du helburu bakartzat, horretarako “errefuxiatu siriarren itzuleraren” balizko karta jokatuko dutelarik Turkiar Armadak eta “Siriar Armada Libreak” beste behin 2016an legez Daqibeko, Azazeko, Mareako eta Jarabuluseko edota 2018ko otsaileko Afrineko inbasioan bezala. Asmo kriminal hau erabat zorigaiztokoa izango litzateke Siria iparraldea osatzen duten hamaika komunitate kristau, suniar, arabiar, asiriar-kaldear, kurduar, armeniar, turkomandar, zirkasiar eta ismailiarrentzat, gerra inposatu honen aurrean euren bizitzak bideratzeko itxaropenak birrinduta ikusiko bailituzkete.

Zortzi urte luzeko gerrak eragindako oinazea betikotzea bilatzen dute2- Gainontzeko siriarrek bezala YPG/J milizia kurduek DAESHen aurka borrokatu dutela ere azpimarra nahi dugu, hala ere berebiziko arazo bilakatu dira 2015. urtetik Siriar Errepublikako bake, subiranotasun eta berreraikitzea bermatze aldera. Izan ere, azken urteotan AEB-en eskutik ura, gasa, petrolioa edo artoa diren premiazko siriar baliabideak arpilatzeko ezin konta ahala jarduera burutu dituzte, aurtengo neguan siriar hiri ezberdinetan hotzagatik eta udan lehorteagatik hil diren familien heriotzen errudun nagusiak izanik. Halaber, Eufrates ibaian petrolioa euren baitan eraman duten itsasontzien kontra emandako blokeo eta bonbardaketen ondorioz Siriar Armadak Al-Qaeda eta talde yihadista turkiarzaleen (gaur Siria iparraldea inbaditu dezaketen berberak) aurka borrokatzeko tanke zein ibilgailu blindatu ugariren hornikuntza ez da posiblea izan.

3- Siriaren Aldetik babestu besterik ezin dugu egin Siriar Estatu zilegia eta SDF okupatzaileen zein YPG/J milizien negoziazio berrekitea honek nazio subiranotasun eta osotasuna berrezartze aldera, PYDk darabilen Siriar iparraldeko beste etnia zein erlijioekiko jazarpena bertan behera gera dadin berehala eta aliantza sendo bat eraiki dadin Turkiar Armada zein bere aliatuen aurka. Aldi berean, azken hilabeteotan milaka siriar soldadu eta zibil Al-Qaedako terroristen aurka (bertan talde turkiarzale salafistak izanik ere) Idlib probintzia askatzeko euren bizitza eman dute eta aldiz, orain Siria gai-zerrenda mediatikoan kokatu duten hedabide berberek hilabete guzti hauetan isiltasun lotsagarria izan dute beste hiri siriarrak Estatu Turkiarrarengatik erasotuak izan direnean. Era honetan, euskal jendarteari gertakizunei adi egoteko eta Siriak beste behin jaso dezakeen hur-hurreko eraso larri honen aurrean mobilizatu dadin eskatzen diogu.

 

Zortzi urte luzeko gerrak eragindako oinazea betikotzea bilatzen dute

20 pentsamendu “Zortzi urte luzeko gerrak eragindako oinazea betikotzea bilatzen dute”-ri buruz

  • Ezin sinistuta nabil …Lotsagarria kurduekin gertatzen ari dena, nato, usa, europa,… ez duzue lotsik!!! Gizateriak ez duela erremediorik redio …

  • Osoki bat nator. Azal lodia behar da gero harrera eman dizun eta zure egitura politiko-militarren lekualdatzea ahalbidetu duen herria traizionatzeko. Indar inperialistek hauspotutako terrorismo salafistaren gorakadaren aurrean gobernuaren inguruan lerroak itxi ordez, indar inperialista horien babesarekin Siriako baliabide naturalak lapurtu eta NATOren mesedetan Siriari ezinbesteko zaion lur eremu zabal baten erauzpenean parte hartuz. Bejondeiela! Orain Israelen lagunen klubean sartzeko aukerak biderkatu zaizkie eta!

  • Ez nau harritzen Palestinar herriak YPG/J ren Rojava-ri dion nazkaz. AEB estatu inperialistari mertzenari lanak egitea, haien “babesa” lortzeko, inguruko beste herri, hizkuntza eta kulturak zapalduaz, ba…

  • Nekane Agirre 2019-10-11 12:58

    Zelako poztasuna eman didan hau irakurtzeak, Euskal Herrian azken hamarkada erabat ergelduta egon garela argi dut inperialismoak jokoa egiterakoan. Nik uste Siriako gerran hori argi ikusi dela Askapena eta abarrek orain arte Siria iparraldean eraiki den Kosovoari babesa eman diotenean horrek berarekin Palestina, Yemen edo Siria beraren ahultze sakona zekarrenean.

    Ekialde Hurbila apur bat ezagutzen duenak badaki Rojavari buruz egin den manipulazioa ikaragarria izan dela, ekologismotik (Eufratesa inork baino gehiago kutsatuz) feminismora (Siriak duela 40 urte Baaz alderdiarekin eman zituen urratsak ematen ari dituztelako orain emakume kurduek). Hausnartzekoa da gaur arratsaldean Hego Euskal Herriko

    Lau hiriburuetan kontzentrazioak deituta izatea, atzetik Amnesty International edo Open Societyren dirua egon behar du, bestela ulergaitza da. Higuina besterik ez dit ematen palestinar indar ezkertiar eta aurrerakoiek hau ikusterakoan euskaldunotaz pentsa dezaketena, Israelen bonbardaketak Gazan gaitzesteari uko egiten dion Rojavari babesa ematen diogunean. Ulergaitza 🙁

  • Kurdistan Siria dela? Utikan Al assed eta Erdogan!!! Gora Kurdistan asko eta burujabea. Gora herri burujabeak.

  • Independentziaz haratago ez dozu gehiago ikusten… PKKren liderra ere, Ocalan, Siria zatitzearen kontra dago AEBren plan inperialista bat dala zalatuz. Atzo beste elkarrizketa batean, YPGtako buru batek, mugimendua proisrraeldar traitorez beteta zegoela ere zalatzen zuen. Jarraitu zure independwntziaren ADBarekin… https://anfespanol.com/cultura/los-abogados-de-Oecalan-realizaron-una-rueda-de-prensa-11349

  • Nik ez dut ideiarik ere kontu honetaz, eta aitortzen dizuet zuen jakinduria, hain ongi batakizue denek zein dagoen zuzen eta zein oker. Miraz nago ikusirik inor ere ez zaudetela manipulazio informatiboaren mende, inguru haietan biziko bazinate bezala. Baina batak hau eta besteak hori diotenean, norbaitek erratuta egon behar. Edo denek arrazoi? Auskalo…

  • Euskahaldun 2019-10-11 18:16

    Irudipena daukatundu polarizatu honetan mazioarteko gaietan pack ideologikoak kontsumitzera behartzen gaituztela potentzia handien alde batetik zein bestetik eta Al Assaden kontra egoteagatik badirudi zuzenean AEBen aldekoa izan behar zarela halabeharrez. Kanpotik gauzak oso erraz ikusten diugu baina kurduen zorigaiztoko egoera geoestrategiko latzean egongo bagina jakin nahiko nuke ia nortzuen interesen alde joko genukeen. Guk askoz errezago daukagu hemen eta hala ere komeriak. Kurduek izan duten kemena erakutsi izan nagenu euskaldunok iraganean agian beste egoera baten egongo ginateke. Hemen ez da ezer ez zuri ez beltz

  • Damasko, Aleppo eta beste hainbat hiri eta herrietako milaka kurduek ez dute zu bezala pentsatzen eta Rojava “proiektua” gaitsesten dute argi eta garbi.

  • Sirirare lurralde subiranoa? Igualicos que los españoles, que por el culo. gual que los ehpanolos, pero en Siria o Turkia, los arabes son hipernacionalistas y racistas. Son una puta mierda, pero aqui les damos la renta garantizada. Las izquierda vascongada, no diré vasca, porque yo navarro, de vasco nada, y mucho menos de v ascongado, o de jeltzale, bueno, banoa pixkat batean gomitatzera!, Bo, egina zagok! Eta jholaxe dijoakigu.

  • Eta ebste batzuek “pack” horren barruan “hauk ndependentziaren alde daude, beraz ezin oker egon, beraz aurrerakoiak, solidarioake ta ez dakit zer gehiago dira” sartzen dute; baina hori ez omen da pack baten arabera aritzea, baizik eta “Jarera kritikoa”. Zer pagotxa!

  • Oraingoz behintzat Rojava delakoan gertatzen ari dena txikikeria da Deir ezzor, Alepo edo Damaskon gertatu izandakoarekin, baina momentu haietan ez zen inolako sumindurarik edota gaitzezpenik ikusten euskal txiomunduan, Zuzeun ezta politikari sasi-abertzaleen artean ere. Orain negar egiten dutenek jaramonik egin ote zioten milaka eta milaka siriarren erailketei? Jakina ezetz, siriar horiek ez baitziren ezker globalistaren martiriak ez eta munduko berri-agentzia ezagunen interes-objektu ere. Siriako kurdistanen gertatzen ari dena penagarria da, baina kurduek ere badute euren erantzukizuna. Hafed al Assadek eskuzabaltasunez jaso zituen Turkia eta Irakeko errepresiotik ihesi zihoazen milaka eta milaka kurdu, eta, hala eta guztiz ere, hauek nahiago izan dute AEB eta Israelekin aliatu Siriako gobernuarekin baino. Siriako afera egunetik egunera jarraitu dugunok jakin badakigu zikin jokatu dutela, akaso kalkulu oker baten ondorio, uste baitzutelako Bashar Al Assadek ez zuela iraungo eraso inperialista eta islamistaren aurrean, baina erratu egin ziren eta orain komeriak. Siriar estatuaren ahuldade eta estuasunez baliatu ziren hegemonia eskuratzeko euren lurraldeetan anglosionismoaren laguntzaz, eta orain otomandar eta anaia musulmanen inbasioari egin beharko diote anglosionisten laguntzarik gabe. Gutxienez urrengorako ikasiko ahal dute norekin fidatu eta norekin ez. Nolanahi ere, nire babes guztiak kurduei, ea gutxienez garesti ateratzen zaien otomandarrei abentura hau.

  • Euskahaldun 2019-10-13 16:49

    Independentista eta kitto, herri askea eta herriak nahi bezala lurraldea antolatzeko eskubidea izatearen aldekoa, eta ez ustez aurrerakoia, demokratikoa, solidarioa, feminista eta beste hainbat birtute egozten zaizkion estatu idiliko baten menpekoa, aldi berean beste herrialde inperialista zapaltzaile baten menpekoa dena (dela AEB, dela Errusia ala beste edozein herri zapaltzaile, ala azken hau ez da AEB bezain inperialista?). Ideia aurrerakoi eta solidarioak ditudala uste dut bai, baina ez eidazu behartu Errusiarren edo panarabisten edo bestelako inperialisten ipurdia miazkatzera “solidario internazionalistaren” karneta lortzeko.

  • Miren Gonzalez 2019-10-13 23:12

    Oso ados Siriaren Alderekin, YPGena da hain zuzen ere euskaldunok egin behar ez duguna. Tabarnia bezala portatu dira, Siria ikusiko bagenu Katalunia bezala.

    Hau esanda, Erdogani sua!

  • Euskahaldun 2019-10-14 10:40

    Bai, Tabarniaren berdina, eta Siria Kataluniaren berdina, bai horixe! Tabarnia Kataluniatik bereizteko eta Espainiarekin bat egiteko sasi-mugimendu parodikoa da. Norekin bat egiteko aldarrikatzen ote du independentzia YPGk orduan? Turkiarekin? Irakekin? AEBrekin? Seriotasun pixka bat mesedez! Azala behar da gero Siriaren estatusa Kataluniarekin konparatzeko. Katalunia nazio bat da, jatorri historiko komun bat partekatzen duen komunitate etniko-kulturala ordezkatzen duena. Siria aldiz, hainbat mendetan zehar 1918rarte otomandarren inperioaren menpe egon ostean, desegindako inperioa munduko potentzia kolonialisten eta inperialisten (ingelesak, frantsesak eta errusiarrak barne) artean egindako tarta banaketaren ondorioa besterik ez da, laborategian asmatutako estatu bat. Afrikan bezala, koloniak galtzen ziren heinean, lurralde bat arbitrarioki eskuadra eta kartaboiaz zatitu, bertan biltzen ziren hainbat talde etniko eta erlijiotsu kontutan hartu gabe eta elkar bizitzera derrigortuz. Hortaz, kurduei estatu bat sortzeko lejitimidade gutxiago ematen diozu Siriar laborategi estatuari baino?! Siriari baimena eskatu behar al zaio ala? Eta hemen Siriaren aldeko batzuk besteei sasi-abertzale deitzen, entzun beharrekoa gero!

  • euskaldun bat 2019-10-14 16:24

    Kurduek ba al dakite Euskal Herria esistitzen dela?

  • Ez dut asti gehiegi idàzteko, baina betikoa da, batzuk onà eta txarrak haseratik identifikatzen dituzte. Nik Oierrek bezela asko jarraitu dut gaia naiz eta ez iritxi ondorio berera.
    Siriako gobernua diktadura gogor eta zapaltzaile bat da eta “kurduen” gobernatzeko era askoz ere askegoa da. Bakoitzak nahi duen bezela ikusiko du egoera, baina garrantzitsuena ikusi nahi izatea da.

  • Hots, Euskahaldun, zu ere “Pack” ideologiko baten barnean zaude (independentista kasu honetan). Hau da, zuk ere, egitateen gainetik, horiek ikertu gabe, zure aurriritzi dideologikoen arabera aukeratu duzu zer komeni den eta zer ez. Eskerrikasko hain argi uztearren!

    Baina kendu “kritikoaren” mozorro horri, beleari ipurbeltz esaten dion zozoaren itxura duzu eta…

  • Euskahaldun 2019-10-15 13:09

    Joño Txori, zelan dakizu ba ikertu gabe aurreritzia eman dudala? Esaidazu orduan aipatu ditudan datuetatik zein den gezurra, ala barkatu, Siriaren Aldeko orakulu orojakintsu adituari itaundu beharko zaio eritzia eman aurretik. Independentziaren aldeko aurreritzi ideologikoa dudala diozu, ezta inondik inora ere; hemen kurduei zer komeni zaien eta zer ez predikatzen dabiltzan bakarrak Siriaren Aldeko plataformakoak dira, eta nik diot kurduak eurak bakarrik erabaki beharko dutela euren etorkizuna, ez Siriak, ez zuk, ez nik ezta beste inork! Bizirauteko apustuan ingurukoekin zernolako aliantzak eratuko dituzten kurduei dagokie eta ez beste inori. Zeinek du zilegitasun handiagoa estatu subiranoa izateko? AEBren kontra bada, konforme, beste potentzia inperialisten kontra bada, orduan ez, ezta? Ederra batzuen demokrazia kontzeptua! Historian zehar Frantsesek egin zuten modura, ideia iraultzaile eta askatzaileak zabaldu beste herrialdeak zapaldu eta konkistatuz, geroago yankiek egin zuten modura, edo sobietarrek etabar amaigabe batean. Zuetako asko zarete hemen kurduei zer komeni zaien esaten behin eta berriro jarrera paternalista jasanezina erakutsiz. Siriak kurduen gainetik duen autoritatea zalantzan jartzen duenari ordea, arinkeriz gringozale akritikoaren etiketa egokitzen diozue.

  • The Daily Show 2019-10-18 13:05

    Trump-ek 2018an eta 2019an Kurduei buruz esandakoak alderatuz egindako bideoa The Daily Show with Trevor Noah saioan … Ikaragarria!! https://www.youtube.com/watch?v=OYUUjGUHKRs