Zorrari buruzko eztabaida

Zorrari buruzko eztabaida – 

ZORRARI BURUZKO EZTABAIDA

Zorrari buruzko eztabaida1. Zorraren moderazioa –oreka demografikoarekin eta baliabide naturalen kudeaketa egokiarekin batera– garapen ekonomikoaren jasangarritasunaren funtsezko oinarrietako bat da.
2. Funtsean, arazoa da zorra hazten bada ondasun eta zerbitzu gehiago erosten direla, eta, hala, gorantz sustatzen duela jarduera ekonomikoa. Kontrapartida gisa, zorrak mugaeguneratzen direnean, gure sarreren zati bat maileguen zenbatekoa itzultzeko eta interesak ordaintzeko erabili behar dugu, eta, ondorioz, murriztu egiten da ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeko dugun ahalmena, eta jarduera ekonomikoa beherantz sustatzen da.
3. Aurrekoak zentzua du zorra inbertsiorako edo beharrezkoak diren gastuetarako erabiltzen denean. Horrenbestez, zorra itzultzeak eta interesak ordaintzeak eragindako BPGren jaitsiera inbertsioak sortutako aberastasunaren bidez konpentsatu ohi da.
4. Orokorrean, esaten da herrialde baten zor orokorrak –publikoa eta pribatua– ez duela gainditu behar BPGren gaineko % 100/150eko muga. Hala ere, azken urteetako gure garapen-ereduak gero eta zorpetze handiagora eraman gaitu; BPGren gaineko % 350etik hurbil egon da herrialde garatuetan.
5. Datu historikoak aztertuta, erraza da egiaztatzea zorpetzearen eztanda lotuta egon dela 80ko hamarkadatik aurrera hasitako aldi neoliberalarekin.
6. Gehiegizko zorpetze horren atzean monetaren eta bankuen arloko politiketan Mendebaldean izandako funtsezko aldaketak daude:
a) Moneta-sistemak urreari ainguratuta egoteari utzi dio, Nixonen administrazioak 1971ean horren inguruan hartutako erabakitik aurrera.
b) Mendebaldeko banku zentralek diru gehiago eman behar izan dute etengabe, interes-tasa baxuetan.
7. Gaur egun, badirudi Mendebaldeko banku zentralek beren jarduera irizpide tradizionalen arabera garatzeko dituzten zailtasunak –hautu bat egin behar dute edo inflazioa, edo atzeraldia, edo biak– zorraren etengabeko pilaketan oinarritutako eredu horren agortzearen ondorio direla.
8. Hala, munduak, oro har, eta Mendebaldeak, bereziki, funtsezko bi erronka dituzte aurrez aurre:
a) Berregituraketa finantzario sakona egin behar da, pilatutako zorra asko murrizteko aukera emango duen desapalankamendu-prozesu baten bidez.
b) Zorpetze-maila etengabe areagotzean oinarrituta egongo ez den garapen-eredu berri bat abiarazi behar da.

EKAI Center-en GARAPEN EKONOMIKOAri buruzko egitasmo hau Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz garatu dugu. Eskerrik asko zure arretagatik. Jarraitu gurekin.

PDF: drive.google.com/file/YJkY0iAIk925J/view

Zorrari buruzko eztabaida

2010ean abian jarri zenetik, EKAI Taldea berehala azaldu da erreferentziazko aholkulari gisa tokiko eta eskualdeko erakundeetan eta hedabideetan. Aholkularitza bat baino gehiago gara. Halaber, garapen ekonomiko eta sozialarekin konprometitutako think tank bat gara, ekonomia erreala eta gizarte eraginkor, aktibo eta parte-hartzaileagoak bultzatzearekin konprometitua. Aholkularitza estrategikoa da gurea, erakunde publiko eta pribatuei bideratuta, eta arlo sozioekonomikoei buruzko informazioa, prestakuntza eta komunikazioa ere lantzen ditugu. EKAI Taldearekin lan egitea benetako aurrerapausoa da kudeaketa publikoaren eta pribatuaren hobekuntzan, gure herritarren etorkizunarekin konprometitutako ikuspegi batetik. Gurekin kontaktuan jartzeko: +34 943250104 edo ast@astinnovation.info / www.youtube.com/@ekaigroup2109