Zergatik egiten dugu Polanskiren alde?

pedrosimoes7, Flickr
pedrosimoes7, Flickr

Polanski artista ez balitz, eta antzerako istorioa balu, munduak horren erraz barkatuko ote lioke? Egia da bai, 30 urte pasa direla eta denborak dena osatzen duela ere badiote, baina horrek erantzukizunetatik salbuesten ote du? Ezin ahaztu, gainera, zuzendariak bere burua erruduntzat jo zuela bere garaian.

Iraganak pausuak jarraitu dizkio, kontu eske. Egia da atxilotzeko unea ezegokia zela, Zurichera bidiaiatu baitzuen zinema zuzendariak, bertako jaialdi batean sari bat jasotzeko. Sariaren ordez, poliziaren bisita jaso zuen eta orain AEBtara estraditatua izan daiteke.

Nazioartean eztabaida piztu du. AEBk Polanski bere justiziaren esku ikusi nahi duen bitartean, Frantziak eta Poloniak Suitzari zuzendaria aske uzteko eskatu diote. Babesa leku orotatik jaso du Polanskik. 100 zinema zuzendaritik gora, bere askatasunaren eske. Woody Allen, Martin Scorsese edota David Lynch, artean.

Baina Polanski artista hutsa ez balitz inoren babesa jasoko al luke? Hark ustez egindakoa justifikatuko al genuke? The Pianist, judutarren holokaustoari buruzko film hunkigarria egiteko gai den artista okerkeriarik egiteko gai ez dela sinesten dugu. Ezin esan inpartzialak garenik…

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.