Zerbitzuen produktibitate urria

  1. Zerbitzuek ez dute betetzen industriaren ordezko gisa egotzi ohi zaien zeregina produktibitatearen aurrerapena sustatzeko. Inguruabar hori diruzko produktibitatearen ikuspegitik zein produktibitate materialaren edo sozialaren ikuspegitik egiazta dezakegu.
  2. Jada ikusi dugu zerbitzuen sektorea, orokorrean, industriak baino produktibitate urriago duten jarduerek osatzen dutela. Urteko produktibitateari buruzko datuetan zein azken hamarkadetako bilakaeran hautematen da hori. Izan ere, azken hamarkadetan, produktibitatearen bilakaeraren ahultzeak zerbitzuen sektoreari eragin dio, industriari beste edo gehiago.

  1. Produktibitate-mailaren ikuspegitik, industriaren antzeko edo goragoko produktibitate nominalak dituzten bi sektore-zerbitzu nabarmendu ditzakegu: Informazioaren eta komunikazioaren sektorea eta finantza-sektorea.
  2. Hala ere, Europar Batasunean enpleguak zerbitzuen azpisektoreetan duen banaketa ikusita, argi ikusten da finantza-sektoreak eta informazioa eta komunikazioaren sektoreak garrantzi urria dutela orokorrean.

  1. Ezin da ahaztu azken hamarkada hauetan finantza-sektorearen produktibitatea artifizialki elikatu dela gehiegizko zorpetzearen eta ekonomiaren finantzarizazioaren bidez. Ikuspegi horretatik, zaila da finantza-sektorea produktibitatearen sortzaile garrantzitsutzat jotzea. Sektore horren «diruzko» produktibitatea nekez jo daiteke produktibitate material edo sozialtzat, ekonomiaren gainerako alderdiek etengabe elikatzen baitute, artifizialki.
  2. Ildo horretan, ez daukagu aukera handirik seriotasunez defendatzeko zerbitzuen sektoreak industria ordeztu duela edo ordezten ari dela Europako ekonomiaren motore gisa. Aitzitik, esan dezakegu eginkizun horretan zerbitzuek industria ordezteko izan den porrotak azal dezakeela, funtsean, azken hamarkadetan Europako ekonomiaren produktibitateak izan duen gainbehera.
  3. Errealitate horrek bereziki interesgarri egiten ditu sektore batzuetan –banaketa, hezkuntza, osasuna edo kultura– izandako epe ertaineko estrategia sektorialak birbideratzeko ahaleginak, negozio-aukera bihurtzeko, inbertsio teknologiko eta lan-produktibitate gero eta handiagoarekin.

 

PDF:  https://drive.google.com/file/6EKgj4A6E/view

Zerbitzuen produktibitate urria

2010ean abian jarri zenetik, EKAI Taldea berehala azaldu da erreferentziazko aholkulari gisa tokiko eta eskualdeko erakundeetan eta hedabideetan. Aholkularitza bat baino gehiago gara. Halaber, garapen ekonomiko eta sozialarekin konprometitutako think tank bat gara, ekonomia erreala eta gizarte eraginkor, aktibo eta parte-hartzaileagoak bultzatzearekin konprometitua. Aholkularitza estrategikoa da gurea, erakunde publiko eta pribatuei bideratuta, eta arlo sozioekonomikoei buruzko informazioa, prestakuntza eta komunikazioa ere lantzen ditugu. EKAI Taldearekin lan egitea benetako aurrerapausoa da kudeaketa publikoaren eta pribatuaren hobekuntzan, gure herritarren etorkizunarekin konprometitutako ikuspegi batetik. Gurekin kontaktuan jartzeko: +34 943250104 edo ast@astinnovation.info / www.youtube.com/@ekaigroup2109