Wittgenstein hitz bitan

Wittgenstein hitz bitan –

Labur-labur, txuletarako.

LEHEN WITTGENSTEIN:

-Hizkuntza eta mundua bat datoz; hitzaren zentzua bere erreferente erreala da; esaldi onargarria egoeraren edo gertaeraren irudia da

-Logika da hizkuntzaren eta munduaren karkasa

-Nire munduaren mugak nire hizkuntzaren mugak dira

-Filosofia klasikoa sortu da hizkuntzaren logika gaizki ulertzetik: munduan ez dagoenaz dihardu, eta zentzugabea da

-Filosofiak ez du doktrina izan behar, baizik eta jarduera: hizkuntza nahasia argitu behar du eta arazo filosofiko faltsuak desagerrarazi

-Esan daitekeena, argiro esan daiteke

-Esan ezin daitekeenaz, hobe isilik

Wittgenstein hitz bitan

BIGARREN WITTGENSTEIN:

-Hitzaren zentzua bere erabilera da eguneroko bizitzan

-Hitz bat ahoskatzea da tekla bat jotzea irudimenaren pianoan

-Hizkuntza-joko ugari aldakorrak daude, bakoitza bere logikarekin

-Hizkuntza-jokoak bizimodu zehatzetan daude txertatuak

-Hizkuntza pribatua ezinezkoa da, arau publikoei dagokie ezinbestez hizkuntza

-Arauek ez dituzte beren aplikazioak aldez aurretik mekanikoki determinatzen; orientatu egiten gaituzte

-Hiriaren antzekoa da hizkuntza; eta arazo filosofikoa, kaleen labirintoan galdurik egotea. Planoa marraztu beharra dago.

-Terapeutikoa da filosofia: botilan harrapatua dagoen euliari irteteko zuloa erakutsi behar dio

Wittgenstein hitz bitan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude