Wikileaks afera pantailara ekarri asmoz
Wikileaks dokumentuak ezagutarazteko plataforma azkar bat izateko, munduko agintarien buruhauste izatera pasa da, oso denbora gutxian. Julen Assange, Wikileakseko sortzailea, hacker ez oso ezagun izatetik, mundu mailako hacker eta informazio dibulgatzailea izatera igaro da.
Bere atxiloketak, wikileaks ekonomikoki ezin lagundu izanak, eta beste gorabehera batzuek, biziki hasarrarazi dute komunitate globala. Eta wwww abian dela diote sare sozialetako mezuek.
Wikileaks aferari helduko geniola aurreratu genuen gure azken saioan, baina egia esan; gaiak dimentsio handiagoa hartu, eta ez daukagu aitzakiarik. Wikileaks jorratzea eta lantzea dagokigu, Euskal Herriko hedabideek ematen ez duten sareko informazioa zabaltzea dagokigula uste dugu.
wikileaks EH
Gainera, Wikileaks EH sortu dute Euskal Herrian hacker batzuk, eta sarean sortzen ari den informazioa biltzen dihardute bildu.net agregatzailean #wikileaks etiketa sartuta, eta informazio hori automatikoki argitaratzen da ostean gune horretan.
Telebista partehartzailea egin asmo horretan, galdera batzuk botako ditugu:
- Zer iruditu zaizu wikileaks afera hau?
- Julen Assange atxilotu izanik, zer ekarriko du?
- wwww terminoak, zer iradokitzen dizu zuri?
- Euskal Herrian egingo den ekitaldien berri baduzu? Bota, idatzi, tweeteatu, otoi.
Saioa dagoeneko pantailan
[…] This post was mentioned on Twitter by zuzeu, wikileaks EH. wikileaks EH said: zuzeu.com — Wikileaks afera pantailara ekarri asmoz http://bit.ly/eJ4LfC #wikileaks #ehn […]
RT @WikiLeaksLatino @wikileaksEH @AnonOpsNet @AnonOps @Op_Payback Special TV show on #wikileaks #payback http://bit.ly/fxfXHE #albisteak20
Munduan zabaltzen hasi dira hackerrak Wikileaks eta WWWW gerrari buruzko albistegia.
Euskarak balio du, munduaren berri emateko.
Albistegia azpititulatzen hasteko, auzolana antolatuko dugu aurki. Hizkuntza ezberdinetan eskaintzeko asmoa dugu, prest bazaude, jarri harremanetan Albisteak 2.0 gunean bertan.
seguru gaude wikileaks-ek norbait kolokan jarri duela ?
argitaturiko informazioa ez ote da “kortina de humo” bat besterik izango? beste watergate bat dela sinetsita ez al gaude? gogoratzen al ditugu GAL aferan el mundok ateratako kableak ? nork luzatu zituen berauek ? ba al dakigu? eta zer jente? non daude? tximiñoa zuhaitzean zenbat eta gorago ipurdia ageriago- non eta nola gelditu dira gauzak?azken finean ez al digu sistemak sineztarazi berau kolokan jarri dezakegula? gogoratzen al dugu worl wibe web edo dena delakoa AEBtako militarrek sortutako tresna besterik ez dela.
gogoratzen al dugu 1984 eleberriko winston eta bere telepantalla eta bere fatua ? informazioaren gizartean guk-populuak – informazio erabakigarria eskuetan izan dezakegula uste dugu?
galderak besterik ez dira — hausnarketarako— beta besterik ez dira.
nire ustez argitaratu den informazioa ezagutu izanak jasotakoa eta islatzen dituen gertaeren legitimaziorako darabilela sistemak. jendeak ezagutu ditu, poztu gara paperak daudela jakin izanaz- tamalez miloika paper dago hor zehar- baina horrek zertarako balioko du. nork auziperatzen ditu auziperatzaileak, nork zigortzen du borreroa- akaso gure hatzak kalean berau seinalatuz gero. edo horrek lasaitzen du gure barrena. baina ixilean eta lotsaz ez dugu berau kalean seinalatzen. heroi berri bat dugula uste dugu. baina ez ote du machine-ak berak sortu. beste On kixote hau. eta horren ona ote da. bizkorregi ez ote dira afera zehatz hauek hauspotzen.
auskalo jun da buskalo.