WikiLeaks
Sekula entzun gabekoa genuen gehienok WikiLeaks. Baina atzokoan hedabide guztietan errepikatzen zen AEBtako ejertzitoak Reuterseko argazkilaria eta bere txoferra hiltzen zituzeneko irudiak WikiLeaks-en argitaratu zituztela.
Kazetari batzuk daude ekimenaren atzean, baina WikiLeaks erabili nahi duenarena da. Mundu guztiko dokumentu sekretuak zabaltzeko plataforma da. Garrantzia handiko dokumentu sekretuak argitaratzeko bidea, hain justu.
WikiLeaks-ek anonimatuaren bermea eskaintzen du. Bidaltzaileran izenik ez dute argitara ematen.
Gobernu eta enpresen ustezko akatsen inguruko argitalpenak eta gogoetak dira atarian eskaintzen dituztenak. Zentsuraren aurkako aldarria da WikiLeaks.
Guztira, enpresek eta gobernuek ezkutuan mantendu nahiko lituzketen milioitik gora dokumentu zabaldu ditu WikiLeaks-ek. kolore guztietakoak eta ideologia ezberdinetakoak. Horrexegatik kasik jarraitzaile bezain beste etsai ditu. Pentagonoari ere ez zaio batere gustatzen WikiLeaks ekimena, AEBtako armadaren espiotza lanetarako mehatxua dela uste baitu. Horixe zioen dokumentua filtratu baitzuen norbaitek atari horretan bertan.
Baina egiaz ezer gutxi dakigu WikiLeaks-en atzean daudenen inguruan.
Sunshine Press eta Berlingo Wau Holland fundazioa atzea omen daude. Baina izen gutxi. Julian Assange da bakarrenetako bat.
Zalantzarik gabe kontuan hartu beharreko espazioa da WikiLeaks.
[…] baten bideoa sarean zabaltzeagatik. Pare bat alditan idatzi izan dugu horretaz zuzeun. Hemen eta hemen, […]