Who killed the electric car?
Lehendabiziko auto elektrikoak XIX. mendean sortu zituzten, eta 1840 urtearen bueltan Robert Anderson eskoziarrak lehenengoa egin zuen. XX. mendearen hasieran, AEBetan Anthony Electricek, Bakerrek, Detroitek, Studebakerrek eta beste zenbait autoegilek zabaldu zituzten kotxe elektrikoak. XX. mendearen 30ko hamarkadan, ordea, gasolinaren eraginez mugitzen ziren motorraknagusitu ziren, besteak beste Henry Fordek indarrean jarritako kate ekoizpenak asko merkatu zituelako. Horren ondorioz, auto elektrikoak bazterrean geratu ziren.
Who killed the electric car? (Zeinek hil zuen auto elektrikoa?) dokumentalak AEBetan azken bi hamarkadetan auto elektrikoa ostera ere bultzatzeko ahaleginek zergatik egin zuten porrot azaltzen du. Petrolio konpainia handien, George Bush buru zuen Gobernuaren eta auto etxeen beraien azpijokoengatik. Petrolio konpainiek, esaterako, ez zuten euren nagusitasuna galdu nahi. Eta auto etxe batzuk kotxe elektrikoa garatzen ari baziren ere, konturatu ziren lan hori euren mozkinak handitzeko traba izan zitekeela, motor elektrikoek gehiago irauten dutelako.
Auto elektrikoari buruzko artikulua dago irakurgai urtarrileko GAZTEZULOn