Vargas Llosa eta nazionalismoa: ezinikusi baten artxiboa
- “Abertzaletasuna ezjakinen kultura da. Arrazismoa bezala modu itsu eta primarioan sortutako entelekia bat da, zeinak abstrakzio kolektibista -nazioa- bateko izatea balore supremo eta sineskeria pribilegiatu bilakatzen den norbaitentzat.”
- “Abertzaletasuna, izan zentralista edo periferikoa, hondamendia da bere adierazpide guztietan.”
- “Abertzaletasuna da gizakiaren asmaziorik txarrena.
- [Nazionalismoa] “Jakina dela gaixotasun bat; praktikan, bestearen ukazioa da, arraza, erlijio eta ideologia homogeneoko gizarte asmo utopiko bat baita. Eta hori ez da demokratikoa, eta gainera, ezta errealista ere, gizarte guztiek egin baitute aurrera eta den-denak modu harrigarrian dibertsifikatu baitira. Hori da globalizazioa. Eta inork ezin du fenomeno horretatik aldendu.”
- “Kolonizatzaileek zanpatutako zenbait herrialdetan, okupatzaileengandik askatzea bilatzen da. Orduan nazionalismoak balore positiboa dauka. Baina arriskutsua da ideologia bat bilakatzen denean. Nazionalismoak biolentzia, aurriritziak eta baloreen distortsioa esan nahi du.”
- “Azken finean, nazionalismoa eta demokrazia bi kontzeptu kontrajarri direla uste dut. Halere, pistolero terroristen abertzaletasuna eta EAJ edo CIUkoen abertzaletasun burgesa ezberdindu behar dira. Baina zuk abertzaletasunaren sustrai ideologikoetan arakatzen baduzu, hauek demokrazia arauen bazterketan oinarritzen direla ikusiko duzu. Ezberdinen bizikidetza ukatzen dute, eta hori da demokraziaren esentzia. Horregatik borrokatzen dut abertzaletasuna bere adierazpide guztietan.”
- “Abertzaletasuna inkultuen kultura da.”
- “Abertzaletasunean ez dago inongo baliorik. Dena hutsala da.”
- “Biolentziak bere itzala bezala jarraitzen ditu nazionalismoak”
- “Askatasunaren kulturaren eta demokrazioaren desafio handiena nazionalismotik dator”
Irudia | Vargas Llosa eta nazionalismoa katua eta sagua bezala | Ezezaguna | LGPL
Egia da Vargas Llosa ez dela Rulfo, edota Borges adinakoa, baina nik gozatua hartu izan dut bere zenbait libururekin. Gure nerabezaroan esaterako, ohikoa zen “Pantaleón y las visitadoras” hura irakurtzea. Gero gerokoak. Neurri handi batean Robbe-Grillet frantziarra ekarri izan dit gogora idazle peruarrak. Hau bezala hura, nazionalismo ororen aurkako agertu zitzaigun egun batean, bere Frantzia eta frantses maitea kolokan zeudela esan genion arte. Zezena bezala jarri zen jakinarazi genionean, García Marquezek desagertze bidean dauden hizkuntzen zerrendan sartu zuela frantsesa. Ikusi egin behar zen, nazionalismo ororen aurka kristorenak esandakoak berak zernolako diskurtso jakobino (eta zaharkitua) atera zuen galtzerbetik, nolako defentsa egin zuen Frantziaren grandeurraz. Vargas Llosari ere komeni litzaioke baten batek esatea gaztelaina ahaztu eta hobe lukeela txineraz edo ingelesez idaztea, total, zertarako hainbeste hizkuntza, kultura, izaera eta sentipen desberdin… Haren ahotik sekulakoak aterako ziratekeela esango nuke, eta hantxe egon nahi nuke ikusteko diskurtso ultranazionalista eta ezin atzerakoiago batek eragiten dion lerdea ezpainetan. Izan ere nazionalismo ororen aurka hain bortizki agertu ohi direnek, normalean ez dute asmatu izan nongotasunaren sentipen aurreratu, unibertsal eta ez arrazista bat garatzen. Horregatik dabiltza beti terruñoarekin bueltaka eta nazionalismoa bidaiatzearekin sendatzen dela esanez, ez direlako gauza izan, beste batzuk bezala, euren nongotasunaren sentipena garatzeko garaikidetasunez . Utikan!
Zorionak Jasier! bikain asmatu duzu.