Uvaldeko Matthewren hitzak
Uvaldeko Matthewren hitzak –
Matthew McConaughey aktorea Uvaldekoa da, Texaskoa, Joe Biden presidentearekin bildu zen atzo Uvalden, maiatzaren 24ean 19 haur eta 2 irakasle hil zituen tiroketa masiboaren harira, armen legeei buruzko neurriak hartzeko beharraz, etab. Etxe Zuriko informazio aretoan, McConaugheyk hitz hunkigarriak izan zituen biktimei buruz, berak eta Camila emazteak biktimen euren inguruko istoriei buruz bizitakoaz, Maite Rodriguez eta bere zapatilen gertaera adibidez; eta egoera eta puntu komunak aurkitzeko beharrari buruz, gogorrak eta sentimenei ezin eutsiz sarritan. Matthew David McConaughey 1969ko azaroaren 4an jaio zen Uvalden, Texasen, bere ama, Mary Kathleen (née McCabe), argitaratutako autorea eta haurtzaindegiko irakasle ohia da, jatorriz Trenton-ekoa, New Jersey. Bere aita, James Donald “Jim” McConaughey, Mississippin jaio zen 1929an eta Louisianan hazia. Hitz hunkigarriak eta jasanezinezko egoera pil-pilean armen errepublikan… Ikusi bere adierazpen osoa hemen.