Urte Berria

Urte Berria

Urte Berria
Azawadiar errefuxiatuak Burkina Fason

Urte berriaren hasiera ez da izan berdina denontzat. Batzuk oparotasunean, ondo jan eta hobeto edanez eman ditugu lehenengo urratsak edo balantzak, beste batzuk, ordea, gerrikoa ondo estutu beharrean ikusi dute euren burua, halabeharrez.

Urte hasiera gogorra izan da ahulenentzat, bortizkeria atzean utzi nahi izan dutenentzat, errefuxiatu eremuetan pilaturik dirautenentzat. Batetik, giza-laguntzarako erakundeen aurrekontua murriztu egin delako, bestetik, krisi egoeran eta laguntza beharrean den pertsona kopurua hazi egin delako.

Ugandak esaterako, gaur, Hego Sudaneko 602.000 errefuxiaturi ematen dio ostatu, duela sei hilabetekoekin alderatuta, kopuru bikoitza da hori.

Burkina Fason dira 31.000 errefuxiatu azawadiar. Errazioak urritu dizkiete, eta espezietan eskaintzen zitzaien laguntza kendu, iheslarien ia laurdenak ez dauka elikadura beharrak asetzeko nahikoa.

Laguntza urritzen denean, elikadura-segurtasuna eta nutrizio-egoera zeharo hondatzen dira, emakumeentzat, haurrentzat, eta adinekoentzat bereziki.

Eta europarrok, Europan gotorturik bizi garen bitartean, harresiak sendotu, ateak itxi, eta hurkoaren arazoen aurrean itsu eta gor gauden bitartean, estutuz doa etsipenaren eta haserrearen hesia afrikarraren inguruan, Burundin, Kamerunen eta Afrika Erdialdeko Errepublikan, Mauritanian, Txaden, Etiopian, Gambian, Kenian, Malawin, Ruandan, Somalian, Ugandan…

Basamortukoak

Urte Berria
Azawad, errefuxiatu, kel_tamasheq

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude