Urte bat argazkitan (2022)
Urte bat argazkitan (2022) –
Urteak munduan eman dituen gertakari nagusienetako batzuk 100 argazkitan bildu ditu TIME aldizkariak, eta 25 inguru dakartzagu hona… Euskal Herriko batzuk gehituta.
2022aren laburpen grafikoa egin du Time Aldizkariak, ehun argazki bikainenak hautatuta. Batzuk ezagutuko zenituen aurretik ere, eta beste batzuk ikusi gabeak izango zenituen; edozein kasutan, gaiak ez zaizkizu arrotz egingo, irakurle. Esanguratsuenetako batzuk dakartzagu, hauek ulertzeko azalpen labur eta guzti.
Argazki sortari, gainera, zazpi gehitu dizkiogu, Euskal Herriko gertakari azpimarragarrien berri ematen dizkigutenak. Bateren bat gehitu edo ezabatuko bazenu, esaguzu lasai zeure iritzia, iruzkin bitartez.
.
Goiko argazkian, pandemiaren bortitza agertzen da. Kaliforniako Providence Mission Ospitalean (AEB), ZIUn dagoen Covid-19ak jotako aita gaixoa besarkatzen dute honen seme-alabek (Shannon Stapleton—Reuters).
.
Ukraina
Hirugarrenean, eta kamerak grabatzen ari direla, ikasleak dantzan ari dira Odesako Opera Antzokiaren aurrean, ekainaren 15ean (Laetitia Vancon-The New York Times). Azkenengoan, atsedenaldian diren soldaduak ageri dira, xakean jokatzen Molotov koktelekin (Nicole Tung-Harper´s aldizkaria).
Hurrengo argazki sorta bitxikeriaz osatua dago. Hasteko, eta lerro hauen azpian, NASAren James Webb teleskopio espazialak egindako lehen argazkietako bat agertzen dugu, zeinetan SMACS 0723 galaxia multzoa agertzen den. Ez al da txundigarria? (klikatu handitzeko).
.
Migrazioak
Milaka dira hegoamerikar krisiek bultzatuta iparralderako bidea hartzen dutenak, AEBetako mugara heltzeko asmoz. Ezkerreko argazkian, Texaseko Guardia Nazionalak eta mugetako poliziek bidea argitzen diete Rio Bravo zeharkatuz Mexikotik AEBetarako bidea zeharkatu nahian dabiltzan migranteei (Adrees Latif-Reuters).
Eskuineko argazkian, neka-neka egindako haur eta gizon gazte batek atseden hartzen dute Darieneko Tapoian, irailaren 23an; 66 milia dituzte oraindik aurretik, Kolonbiatik Panamara arteko oihan-bidean (Federico Rios-The New York Times).
Azpiko sortan, eta ezkerretik eskuinera, Filipinetako polizia jendea eutsi nahian, maiatzaren 25ean, Manilan (Lisa Marie David-Reuters). Manifestari bat aterki azpian esertzen da, urtarrilaren 31n eta Txilen, inmigrazio ilegalaren aurkako protestetan (Diego Reyes-AFP). Emakume batek laguntza eskatzen du poliziak jipoitzen duen bitartean, irailaren 13an Nairobin, Kenian (Tony Karumba-AFP).
.
Beroa
Ondorengo hiru sortak bina argazkiz osatuta daude, beroa, istripuak eta lana eta ospakizunak gai dituztela. Hasteko, udako bero itogarrien isla, suhiltzaileak ikus ditzakegu suarekin borrokan, uztailaren 31n Pontevedrako A Cañiza herrian, Galizan (Alberto Sxenick—EFE). Eta ondoren, bi emakume trafalgar Slquareko iturrian freskatu nahian, uztailaren 19an Londonen, Ingalaterran (Dan Kitwood-Getty Images).
.
Euskal Herrian
Euskal Herrian ere izan dira aurten gertakari politiko, sozial eta kultural aipagarriak. Guk gutxi batzuk baino ez ditugu bildu irudietan.
Ikus dezakezunez, irakurle, tokirik nabarmenena Irulegiko Eskuaren agerpenari eman diogu, garrantzia handiko aurkikuntza izateaz gain poz galanta eragin zigulako. Hautatutako argazkian, brotzezko xafla aurkitu zuen Leire Malkorra arkitektoa ikusten da, eskua lurpetik atera zuen une zirraragarrian (Aranzadi).
Gainontzean, hauexek dira hautatutako argazkiak, ezkerretik eskuinera eta goitik behera: Maialen Lujanbio azken Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi berritan, Iruñean agurra kantatzen (Gari Garaialde-Xenpelar Dokumentazio Zentroa); EAEko parlamentuko alderdien arteko Hezkuntza-Lege Berrirako hitzarmena (EiTB); uztailaren 25ean zendu zen Gregorio Larrañaga Manukorta zenari agur eta ohore (Txemi Valdecantos); Gazte Koordinadora Sozialistaren ekaineko Aieteko argazkia (GKS); azaroan Landetan 5 kiloko onddo zuri bat aurkitu zuen gizona (Paul Guegan); Osakidetza afera, edo abenduan Donostiako Ospitaleko zerbitzuburuek osasun agintariekin izan dutena (EFE).
Bateren bat duzu faltan ala soberan?
Urte bat argazkitan (2022) Urte bat argazkitan (2022)