Urriaren 17a, Pobreziaren eta Bazterkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

Urriaren 17a, Pobreziaren eta Bazterkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna – 

Urriaren 17a, Pobreziaren eta Bazterkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

Zero Pobrezia Donostiak salatu du eskuin-muturraren gorakadak munduan giza eskubideak mehatxatzen dituela, baita intolerantzia eta polarizazioa sustatu ere

  • Eskuin-muturreko liderrak hainbat herrialdetan nabarmendu egin dira, hala nola Argentinan, Brasilen eta Amerikako Estatu Batuetan. Europan, lau diputatutik bat eskuin-muturrekoa da.
  • Eskuin-muturrak tentsioak sortzen ditu gizartean eta herritarrak polarizatzen ditu politika errepresiboen, faltsukerien eta gorrotoa eragiten duten diskurtsoen bidez.
  • Eskubiderik ez eskuin muturrean! lelopean, Donostiako Zero Pobrezia Plataformak bertso-saio bat antolatu du Donostian ostiral honetan (hilak 18) Maialen Lujanbioren eta Unai Agirreren parte-hartzearekin.

Urriaren 17a, Pobreziaren eta Bazterkeriaren aurkako Nazioarteko EgunaUrriaren 17a Pobreziaren eta Bazterkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna oroitzen da. Horregatik, Donostiako Zero Pobrezia plataformak, hiriko 14 gizarte-erakundez eta gizarte-mugimenduz osatuta, antolatutako jarduerak aurkeztu ditu.

Urriaren 17a, Pobreziaren eta Bazterkeriaren aurkako Nazioarteko EgunaKolektibo honek ohartarazi du eskuin-muturra hedatzen ari dela, eta hori apurka gertatzeak ez duela esan nahi kezkagarria ez denik. Are gehiago, nabarmendu du joera hori Espainiar estatuan agerikoa dela, baita Europan ere, non ekainaren 9ko azken Europako hauteskundeen arabera, lau diputatutik bat jada eskuin muturrekoa den. Urruneko beste herrialde batzuetan, esaterako Argentinan, Brasilen eta AEBn ere eskuin-muturreko liderrak nabarmendu dira.

“Eskuin-muturreko taldeek ezaugarri komunak dituzte: populismoa, antifeminismoa, nazionalismoa, xenofobia, kontserbadurismoa, autoritarismoa eta pluralismoaren gaitzespenaren nahasketa. Gainera, defendatzen dituzten politikek hamarkada askoan giza eskubideetan, justizian eta elkartasunean lortutako gizarteeta ingurumen-aurrerapenak urratzen dituzte”, aztertu dute plataformatik. Halaber, gogoratu dute haien politika errepresiboek eta etnia zein erlijio taldeen kontrako gorroto-diskurtsoek, baita sexu eta genero aniztasunaren aurkakoak ere, besteak beste, intolerantzia- eta indarkeria-giroa sustatzen dutela, eta giza eskubideak sistematikoki urratzen dituztela. “Gainera, eskuin-muturraren argudioak normalean gezurretan eta faltsukerietan oinarritzen dira, eta tentsioak sortzen dituzte gizartean, baita herritarrak polarizatu ere. Jokabide horrek demokrazia arriskuan jartzen du, eta oso kaltegarria da gizarte-kohesiorako”, ohartarazi dute.

Kolektibo honek gogoratu du eskuin-muturraren gorakadak eragin negatiboak dituela pobreziaren eta desberdintasunen aurkako borrokan. “Hori dela eta, Pobreziaren eta Bazterkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira, ezin dugu ahaztu eskuin-muturreko alderdiek sustatutako politikek austeritatea, pribatizazioak eta gizarte-zerbitzuen murrizketak bultzatzen dituztela, eta horiek guztiak kaltegarriak direla gizarte-sektore ahulenentzat, eta aberatsen eta pobreen arteko arrakala handitzen dutela. Halaber, etnia- eta arraza-aniztasuna arbuiatzen dute, eta migratzaile edo errefuxiatuekiko mesfidantzan oinarritzen dira, horiei gizatasuna kentzen diete, eta gizarteko gaitz guztien errua egozten diete. Konponbide errazak proposatzen dituzte arazo konplexuetarako, kausak aintzat hartu gabe eta sakondu gabe”, diote. Azken finean, kolektiboaren ustez, “eskuinmuturreko gorakada munduan ekitatearentzat, justiziarentzat eta giza eskubideentzat mehatxu garrantzitsu bat da, eta askatasuna eta demokrazia arriskuan jartzen ditu”, ohartarazi dute.

Kolektibo honek kale-ekintza deigarria egin du gaur hiriko portuan bertan nazioarteko egun honi lotutako aurtengo Donostiako ekimenak aurkezteko, Giza eskubide gehiago eta eskuin-mutur gutxiago lelopean. Ekintza horretan, plataformako kideek giza eskubideetan eragin negatiboa duten eskuin muturreko egungo munduko liderren benetako diskurtsoak erakutsi dituzte, eta nabarmendu dute “beharrezkoa dela mezu horiei giza eskubide gehiagorekin eta aniztasuna, errespetua, bizikidetza eta gizarte-kohesioa bezalako balioekin aurre egitea”. Donostiako Zero Pobrezia plataformak honako hau aldarrikatu du:

  • Herritarrei desinformazioari eta buloei aurre egiteko tresnak ematea, haiek zabaltzen lagundu ez dezaten. Haurtzarotik trebetasunak garatzen eta tresnak eskuratzen laguntzea, pertsonek ongizate kolektiboaren, giza eskubideen eta justizia sozialaren aldeko kontzientzia kritikoa izan dezaten.
  • Beldurrari informazioarekin aurre egitea. Eskuin-muturraren gorakadaren eta gizartean barneratzen ari diren diskurtso estigmatizatzaile eta diskriminatzaileen arriskuaz eta eraginaz jabetzea; bere burua eskuinmuturrekotzat ez duten pertsonek ere diskurtso horiek bere egiten dute-eta.
  • Pertsona guztien giza eskubideen alde mobilizatzea eta erakundeei eskubide horiek bermatzeko beharrezko neurriak har ditzatela exijitzea. Ezin dugu eskuin-muturra legitimotzat hartu, osasun-hesiak ezarri behar ditugu hura isolatzeko.

Urriaren 17a, Pobreziaren eta Bazterkeriaren aurkako Nazioarteko EgunaNazioarteko egun hori dela eta munduan ekintzak egiten dira. Estatuko Zero Pobrezia kanpaina mobilizaziorako dei horrekin bat egiten duen ekimena da, eta Euskadin 2005etik ari da ekintzak garatzen.

Donostiako Zero Pobrezia Plataformak doako aldarrikapen bertso-saioa antolatu du urriaren 18an (ostirala) 19:00etan, Donostiako Antiguoko frontoian, Eskubiderik ez eskuin muturrean lelopean, Maialen Lujanbioren eta Unai Agirreren partehartzearekin, eta Imanol Artola «Felix» gai-jartzaile lanetan.

“Eskuin-muturra mehatxu argi bat da, eta horren aurrean ezin gara geldi egon giza eskubideak arriskuan jartzen dituelako eta pobrezia eta desberdinkeriak larriagotzen dituelako. Hori dela eta, herritarrak deitzen ditugu parte hartzera eta mobilizatzera”, amaitu dute.

Zero Pobrezia 2024 Manifestua.pdf

zeropobreziadonostia.blogspot.com

Urriaren 17a, Pobreziaren eta Bazterkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude