Ura ari du…
Ura ari du…
Duela hilabete Lizarran, berriz bota du itzela Nafarroan, Caparroso aldean (Nafarroako Gobernuak larrialdi planaren bigarren maila ezarri du, Barranco Salado ibaiak gainezka egiteko arriskuaren aurrean); txingorra ere gogor Araban, Gasteizen, baina oraingoan batez ere Aragoien, ostegunean ekaitz gogorrek utzitako kalteak eta irudi ikaragarriak hemen… Valdespartera-ko behatokiak 54 litro jaso zituen metro karratuko ordubetean, 20 litro hamar minutu eskasean bota zituen, 26,6 litro neurtu zen, ordubetean 166 litro metro karratuko litzakena, intentsitate horrekin ordubetez iraun ezkero alerta gorria adierazten duen bolumenaren “bikoitza” dena. Zaragozako alkate Natalia Chuecak Gobernuaren Ordezkaritzari, ahalik eta azkarren, Aragoiko hiriburuan deskargatutako “ekaitz” historikoaren kalteei aurre egiteko laguntzak eskatu dizkio. Bideo eta irudiak hemen…