Txina osoan ordu bera da
Txina osoan ordu bera da –
Txina handia da, eta ez hori bakarrik, zabala ere. Baina bere lurralde osoan ordu ofizial bakarra dago: Beijingo ordua (UTC+08:00). Herrialdeak, berez, bost ordu esparru dauzka, baina 1949an Mao Zedongek batasun nazionalaren izenean ordutegi bakarra ezarri zuen herrialde osoarentzat.
Honek egoera egiazki zelebreak sor ditzake. Herrialdera Afganistanetik sartuz gero ordularia hiru ordu eta erdi aurreratu behar da, eta Errusiako ekialdeko muturretik sartuz gero ordularia hiru ordu atzeratu behar da. Ekialdean eguzkia puntu gorenean goizeko 11etan dago, eta mendebaldean 15:00etan.
Agian Txinak gai honi helduko dio halako batean.
Ordua bada, behintzat.