TRUMPek lortuko al du bere helburua Ukrainan?

TRUMPek lortuko al du bere helburua Ukrainan? –

Zalantza asko izan eta gero, badirudi Trumpek serio dioela Ukrainako gudari amaiera eman nahi diola. Gaur bere semeak “ergela” (imbécil) deitu dio Biden presidenteari Ukrainari irismen luzeko misilak botatzeko baimena eman diolako. Eta AEBetako konplexu militar-industrialari bere aitak presidentetza hartu baino lehenago III. Mundu Gerra hasi nahi izatea leporatu dio.

Bestalde, Britainia Handia eta Frantziak irismen luzeko misilak bota ahal izateko baimena eskatu diote Bideni. Nahiz eta berek fabrikatu misilak, estatubatuarren baimenik gabe ezin dituzte jaurti fabrikatzeko prozesuan haien teknologiaz baliatzen direlako. Beraz, AEBek, Britainia Handiak eta Frantziak elkar hartu dute Errusiari irismen luzeko misilak botatzeko, honek errusiarren erantzuna ekarriko duela jakin arren. Gogora dezagun Europako Parlamentuak irailean ezaugarri horiek dituzten misilak botatzeko adostasuna erakutsi ziela gehiengo handiz. Guda Ukrainatik atera eta Europara zabaltzeko lehen urratsak dira.

AEB eta Europako Batasuna gidatzen dituzten elite ekonomikoak zatituta daude. Bidenek ordezkatzen dituenek Ukrainako guda gogortu egin nahi dute, ez baitaude porrotik jasateko prest. Bestalde, Trumpek ordezkatzen dituenek amaiera eman nahi diote, Ekialde Hurbilekoa eta Txinakoa lehenesten dituztelako eta armak eta arreta osoa azken hauetan inbertitu nahi dituztelako.

Bi hilabete falta dira Trump presidente izendatua izateko, 2025eko urtarrilaren 20an. Bitartean Bidenek jarraitzen du presidente izaten. Espero izatekoa zen demokrata etiketa dutenek, guda honen inguruko giro politiko-militarra nahasteko, zerbait handia egin zezaten. Noraino iritsiko diren ikusteko dago, baina zernahi egin lezakete. Ikusteko geratzen da ere errusiarren erantzuna nolakoa izanen den. Lehen hainbat aldiz esan dute erantzun eginen dutela irismen luzeko misilak jaso ezkero. Orain, Trump presidente izendatua izateko bi hilabete falta direla, orain arte erakutsi duten pazientzia estrategikoa beste bi hilabetez luzatuko al dute?

Errusiak guda irabazia du. Fronte osoan bere armada etengabe ari da ukrainarren lerroa zulatzen eta egunero ari da herri eta hiri gehiago hartzen beren esku. Bukaera denbora kontua da. Errusiaren garaipena ziurra da eta guda luzatzeak hildako eta elbarritu gehiago eragitea besterik ez dakar. Irismen luzeko misilek eguneroko errealitate hau ez dute aldatuko. Min eginen dute, baina ez dute gudaren bilakaera aldatuko.

Hasiera batean, hausnarketa hau filtratu diren Trumpen gudari amaiera emateko ustezko baldintzen ingurukoa izatekoa zen. Izan ere, oso eskasak eta desegokiak baitira. Baina antza denez bi hilabete hauek beroak izanen direnez, aurreragorako utzi beharko dugu guda negoziazioen bitartez amaitzeko baldintzen inguruko hausnarketa.

TRUMPek lortuko al du bere helburua Ukrainan?

Irakasle erretiratua. Nafarroa Garaia.

18 pentsamendu “TRUMPek lortuko al du bere helburua Ukrainan?”-ri buruz

  • Joan Mari. Ukrainako gerraren zergatiak ulertzeko oso lagungarria da ondorengo testua. Izan ongi.

    https://x.com/HenryMakow/status/1772299206977331334

  • Mikel Haranburu 2024-11-18 12:57

    Hau da, interpretazio historiko-antropologiko-politiko-erlijiosoei erantzuna Putinek eman zion, berak bakarrik, Ukraina inbaditzeko agindua eman zuenean, eta “Jewish” eta horrelako papanatak aipatu gabe?
    NATO ergel samarra da, agi denez: III. Mundu Gerra hasteko, errazena, arrakastatsuena eta merkeena misil handi horietako bat Mosku erdian botatzea zen, otsailaren 23 batean, esaterako; zertarako horrenbesteko joan-etorri eta esames eta kontu?
    Berdin gerra zabaldu nahi izatekotan; errazena zuzenean Ukrainak ez bestek Errusia erasotzea, Ukrainan baliabideak xahutu beharrean. Dena dela, ez ahaztu Errusiarentzat “Operazio Militar Berezia” dela, ez gerra…
    Eta, hala izatera, Europako estatuak askoz lehenago hasiko ziren armak prestatzen, munizioak metatzen… NATO kide berriekin berrantolatzen…
    Joan Mari, aurreko iruzkin batean Errusiak izandako “lorpen” batzuk zerrendatu edo aipatu nituen; zure artikulu hau bai, zeure iritziak direnez gero, zilegi bekit aipaturiko horiei buruz iritzia eskatzea. Zeren eta, bestela, bai baitirudi aipatzen duzun gerra bi estaturen arteko gerra “normal” bat dela, non haietako batek irabaziko duen…

  • Joan Mari Beloki Kortexarena 2024-11-18 18:32

    Eneko, judutarren amets horiek Palestina, Libano eta inguruko lur horietara mugatu beharko dituztela uste dut. NATO lan hori egiten hasi da, baina porrot egin du.

  • Joan Mari Beloki Kortexarena 2024-11-18 18:52

    Mikel, ez ditut “lorpen” horiek gogoan oraintxe eta ez dakit guda hau “normala” ote den. Ongi dakidana zera da: guda hau Errusiak irabazia duela eta amaitzeko berak jarritako baldintza guztiak bete beharko direla. Laburtuta: neutraltasuna, desmilitarizazioa eta desnazifikazioa. Gehi autodeterminazioaren bidez erantsi zaizkion Donbass eta Novorossiyako eskualdeak. Litekeena da beste oblasten bat ere aurrerago gehitzea (Odesa, Kharkiv…)
    Egunen batean AEB eta EBko elite ekonomikoek 1990ean emandako hitza bete beharko dute. Wikipedian hau irakur liteke: 1990eko otsailaren 9an, Estatu Batuetako Estatu idazkari James Bakerrek eta Sobietar Batasuneko presidente Mijaíl Gorbatchovek hitzartu zuten OTANek ez ziela zabalduko bere kidegoa Ekialdeko Blokean zeuden herrialde gehiagori. Gorbatchovek beti baieztatu zuen bertsio hau, eta hori egiaztatu egin zen AEBetako eta Sobietar Batasuneko dokumentu desklasifikatuen bidez. Hau izanen da lorpen handiena.

  • Mikel zera diozu: “III. Mundu Gerra hasteko, errazena, arrakastatsuena eta merkeena misil handi horietako bat Mosku erdian botatzea zen”. Halaxe da. Eta zergatik, ba, lagundu zioten AEBetako militar abertzaleek Trumpi 2016ko hauteskundeak irabazten? Jakin bazekiten estatu sakonaren asmoa Barac Obamaren agintearen ondoren Hillary Clinton presidente jartzea zela eta honek jaurtiko zizkion Errusiari misil nuklearrak III. Mundu Gerra hasiz eta AEBak eta Errusiak elkarri suntsituz. Horregatik Trump agintean jarri bezain pronto misil nuklearrak jaurtitzeko kodigoak Trumpek eskuratu eta militar abertzaleei eman zizkien. Ez dituzte izan ez Joe Bidenek ezta Kamala Harrisek ere.

    2020ko hauteskundeak Trumpek ere irabazi zituenez, militar abertzaleek ez dizkiete jaurtiketa kodigoak Joe Biden eta estatu sakoneko militarrei itzuli. Eta horrexegatik ez dio NATOk Errusiari misil nuklearrik jaurti. Eta horrexegatik Putinek Ukrainako operazio militarra ez zuen 2020 baino lehenago hasi. Behar zuen kodigo horiek Trumpen aldeko militarren esku izatea eta Trump presidentziatik kanpo izatea. Horrexegatik utzi zuen Trumpek estatu sakonak 2020ko hauteskundeak lapurtzea.

  • Joan Mari. Hau zu baino dezente baikorragoa da Errusiaren alde:

    https://x.com/SMO_VZ/status/1828216356119969836

  • Joan Mari Beloki Kortexarena 2024-11-18 21:52

    Eneko, ni oso baikorra nauk. Baina egoera aztertzerakoan, ondorioak datu zehatzetan oinarrituak izatea nahi izaten diat. Beti gogoan diat guda hau zergatik hasi zen. 1990ean NATO ekialdera ez zabaltzeko hitza eman zela, 2014an Kieven yankiek bultzatutako estatu-kolpea eman zela, geroztik Donbass etengabe bonbardatua izan zela, Minskeko hitzarmenak sinatu bai baina betetzeko asmorik gabe bertan behera geratu zirela, Istanbuleko hitzarmena Boris Johnsonek hankaz gora bota izana… Ziur negok guda honetan herritar gehienak Errusiaren alde kokatuko liratekeela informazio ona balute. Baina komunikabideek egiazko informazioa izkutatu egiten ditek, jendearen borondatea nahieran erabiliz. Errealitate gordin honengatik hasi nauk idazten duela urte bat inguru. Errealitatearen argazkia osatzen laguntzeko asmoz, boluntario asko behar delako zeregin honetan. Baikorra nauk eta ziur negok berandu gabe gauzak dezente aldatuko direla Europako inguru honetan ere.

  • Ea Errusiar inperioa desegin eta bertan harrapatuta dauden nazioak aske izateko aukera sortzen den. Lotsagarria da Euskaldun jendea inperialismoak garai dezan nahi izatea.
    Eta bai, Errusiar inperioa diot, baina berdina diot beste edozein inperiorekin, AEBena kasu, baina hoiek erasotzaile izan direnean kritikatu ditugu eta kritikatzen ditugu, Palestinan adibidez.
    Baina Ukrainaren autodeterminazioa zapuztu nahi dutenak Errusiar inperialistak dira, neozarista nazkagarri hoiek. Doazela pikutara!

  • Joan Mari Beloki Kortexarena 2024-11-19 21:52

    MIE, paraje haietan autodeterminazio eskubidea onartu eta aplikatzen hasi den lehen herrialdea Errusia izan da. 2014an Krimean erreferenduma egin zen eta herritarrek Errusiari atxikitzea gehiengo handiz erabaki zuten. Aurrerago, 2022an hain zuzen, Luhansk, Donetsk, Zaporozhie eta Jersonek beste hainbeste. ADE aplikatuz, herritar gehienek erabakita, oblast hauek guztiak Errusiaren zati dira orain. Euskal Herriarentzat eskatzen duguna ezarri du Errusiak Ukraina horretan. Guk Espainiari erreklamatzen diogun ADEa onar diezagun onartu zien Errusiak bost lurralde horiei. Non ikusten duzu jarrera inperialista? Eta okerrago dena, zergatik defendatzen duzu hain sutsuki Zelenskiren diktadurapean dagoen Ukraina hau?

  • Mikel Haranburu 2024-11-20 01:05

    Joan Mari, hauxe da idatzi nuena, Putinen “lorpenak”:
    “Horrelako tontoa da Putin; bera da luzarorako Errusiaren etorkizuna kolokan jarri duena. Operazio Militar Bereziak, geopolitikan izan dituen “arrakasta” handiez gain (NATO erabat indartua, kide berriekin, Ukraina inoiz baino batuago eta armada trebatu batekin…) izugarrizko kostuak ekarri dizkio, hamarkadatan eraturiko armada erdira jaitsi, milioi erdi lagun hilik edo diskapazitaturik, beste sail bat atzerrira ihes egina, inguruko herrialdeak hesiak antolatzen, mugak itxita, teknologian atzerapauso ikaragarria, ekonomia gerrari dedikatua, telegerra Wagner desmantelatua… hori bai, kartzelak hustuta, gerrara eramandako haragi puskak…”
    Baieztapen horietarik bat bera ere ez duzu ukatu, eta ukatzeak lanak ditu gero… Nahiz eta uste duzun Errusiak gerra irabazi duela… berriro ere ahaztuta “Operazio Militar Berezi” bat dela, eta Errusian bertan gerra hitza debekupean egon dela…
    Bitartean, Enekok uste du bonba nuklearrak botatzeko aukera jolas modukoa dela… nik txantxatan diodana, hark serio esaten du, Hilaria Clintonek bonbak botatzeko asmoa zuela eta… baina, zertarako, zer interes izan dezake inork bonba nuklarretan hasteko, elkar suntsitzeko eta III. Mundu Gerrari, azkenari, omen, hasiera emateko? Tontotu gara ala?
    Ongi da, Errusiak irabaziko du; eta hargatik dagozkion lurraldeak hartuko, Kursk inguruko bazterrak Ukrainari dagozkion bezalaxe, ala?
    Eta ni nire puntu berean: zertara dator denazifikazioa eta desmilitarizazioa aipatzea, non lehena ipuin hutsa den eta bigarrenari doakionean aurkakoa gertatu den, eta Donbass delako balizko errepublika, inoiz halakoa izan ez denaren Errusia-determinazioa aipatzea, azken egia eta gorena baldin bada Clintonek bonba nuklearrak bota nahi zituela Errusian?
    Biba Errusia esatea falta zaizue, baina lotsaren lotsaz (Bucha, Mariupol, Azovstal, hamaika gune zibil suntsitu, Kakovhka uharka, Bahmut… suntsitzen ari ziren bitartean) ez duzue esan.
    Alabaina, “gerra irabazi” (pirrikoki irabazi, izan ere…) dezake Errusiak, eta suntsitutako eremuak hartu, baina gainerakoan ustezko helburuetan huts. Mundua hamarkada batzuk atzera eraman, harremanak gaiztoturik mende pare baterako edo…
    Kontuan sartu beharko ditugu orain irismen luzeko misilez Ukrainak eraginen dizkion kalteak. NATO gaiztorik gaiztoenak… oraintsu “eman dio baimena” Ukrainari horrelakoak Errusiaren lurraldean erabiltzeko; Ukraina, bere aldetik, misilak eta droneak garatzen ari da ezinbestean inbasioa hasi zenetik, NATO berriak, Trumpenak (galdegin nizun, Joan Mari, zein NATOz ari zinen, ez omen baita gauza bera Trumpek ipurdia aulkian jartzen duenetik aitzina…) agintzen omen duen arren…
    Penagarriena, aldiz, munduan bi bloke hegemoniko egon beharra ikusten duzuela oraindik, multipolotasuna hitzez defendatu arren. Zuen eskeman, Errusia da jendarma; bere inguruko herrialdeek zer egin behar duten erabakiko duena, AEBk berdin egiten duelako. Egunotan Moldavia ere arriskutan dago, txikia izanik, garrantzi gabekoa, ez bada Errusia inperio handiaren barrikada gisa.
    Ni ere baikorra naiz: Errusiaren armadak ez du piperrik balio, oraindik jende andana bada ere; Ipar Korearrak deitu ditu borrokara, Afrikarrak ere bai, baina moskovitak errekrutatzen lanak. Material kopuru izugarriak galdu ditu, bere burua desmilitarizatuz, eta, azken batez, “denazifikazioa” ondorioa da.
    Bestalde, ezkorra naiz: NATO berriro ere agintean, herrialdeek diru gehiago armatarako, Azken Mundu Gerraren mehatxua mahaigainean. Europa, nahitanahiez gotorturik, AEB Handia berriro…

  • Datu pare bat ez dira kontuan hartzen, ez artikuluan, ez iruzkinetan.

    Lehenengoa da ez dela inbasio bat, operazio militar berezi bat baizik.
    Horrek esan nahi du borroka-zelaian progresio oso motela eta eremu miltarrean jarduteko modu selektiboa dagoela, eta etsaiari aukera ematen diola “ideietan” zein armagintzan berrarmatzeko, modu pausatuago eta kaltegarriagoan.

    Bigarrena, konfrontazio hori ez dela soilik NATOk errusiar lurrealdari egindako setioagatik, itun guztiak hautsiz eta Europa amerikar konplexu militarrez betez, baizik eta azpian dagoena da mundialista polobakarrek Errusia eta Txina mehatxatzen dituztela beren mundu ordena berrian neo-feudala eta eugenista sartzen ez badira, ondorioei men egin diezaieten.

  • Joan Mari Beloki Kortexarena 2024-11-21 01:10

    Mikel, testu luzea idatzi duzu eta ezin dizut inola erantzun esan dituzun guztiei. Batzuei erantzunen dizut:
    – “Horrelako tontoa da Putin”: nire iritziz, gaur egun Putin agintean dagoen estatu-buru argiena da. Goi mailako hitzaldi politikoak egiten ditu, orduak ematen ditu kazetarien galderei erantzuten, 24 urte darama presidentetzan Errusiako botere faktiko guztiak bere inguruan elkar hartuta, herritarren gehiengo zabalaren adostasuna du…
    – “Luzarorako Errusiaren etorkizuna kolokan jarri du”: 2020an, Boris Yeltsinek Errusia lur jota utzi zuelarik, Vladimir Putin iritsi zen presidentetzara. Bere gidaritzapean Errusia “Mendebaldeko” elite ekonomikoen esku egotetik egun laugarren potentzia ekonomikoa izatera igaro da, militarki potentzia handiena izatera eta, Txinarekin batera, hegemonisten aurrean munduko herrialde eta herritar gehienentzat lider nagusia izatera.
    – “NATO erabat indartua”: Ukrainako guda galduta, oso litekeena da NATO desagertzea.
    – “Ukraina inoiz baino batuago eta armada trebatu batekin”: Ukrainako guda egunero jarraitzen dugunok badakigu Ukrainako armada azkenetan dela, frontea zuloz betea duela, soldaduen animoak lur jota, egunero herri eta hiriak galtzen… Ezinean daudelako hasi dira orain gudan zuzenean parte aktiboa hartzen AEB, Britainia Handia eta Frantzia.
    – “OMBk izugarrizko kostuak ekarri dizkio Errusiari”: 2023an Errusiaren BPGk %3,5 igo zen, Europako Batasunakoa %1era iritsi ez zelarik. Eta 2023an, mundu mailan laugarren ekonomia indartsuena izatera igaro da, Alemaniari aurrea hartuz.
    – “Hamarkadatan eraturiko armada erdira jaitsi da”: ez dakit datu hori nondik atera duzun. Baina Ukrainako gudan Errusia bere armadaren zati txiki bat besterik ez darabil eta egunero ari zaizkio boluntario berriak iristen OMB horretan parte zuzena hartzeko asmoz. Milaka asko erantsi zaizkio bide honetatik.
    – Hildako eta elbarritutako kopuruen inguruan inork ez daki deus. Zuk ere ez.
    – “Sail bat atzerrira ihes egina”: hala izan zen, bai. Jende guztiak ez du guda batean parte hartu nahi izaten. Baina mobilizatu diren guztiak boluntarioak izaten ari direla ikasi zutenetik, gehienak -denak ez badira- etxera itzuli dira. Bestalde, Ukrainatik eta beste herrialdeetatik, ehunka mila herritar iritsi dira Errusiara.

    Oraingoz hemen geratuko naiz. Nahiko luzea da erantzun hau.

  • Mikel Haranburu 2024-11-21 19:43

    Sigmund, Operazio Militar Berezia izendatu zuten, uste zutelako hiru egunetan Zelensky alde eginik izango zela, gobernua deseginik, eta Errusiak Ukraina hartuko zuela bere eskutik. 65 kilometroko kolumna bat sartu zuten Ukrainan, paseo goxo bat izanen zelakoan. Kiyv hartzea zen helburua, eta kito, uste zuten.
    Mendebaldea (NATO, nahi badzuue…), ordea, hasieran zalantzan egon zen, Ukrainak zer egingo zain. Aurka egin zuenean, orduan animatu ziren Ukraina laguntzera.
    Bestalde, Europa (NATO, nahi baduzue…) Amerikar konplexu militarrez josia badago eta horrek Errusia mehatxatzen badu, Errusiak Europa erasotu behar du, zuzenki, hain argiki pentsatzen duen agintaria badu (Joan Mariren ustetan), eta ez ezer gutxi “pintatzen” duen txotxongilo-estatua. Eta azken hau aukeratzen bada, orduan bai, psikoanalisi sesio luuuuze bat behar du agintariak…

  • Mikel Haranburu 2024-11-21 20:19

    Joan Mari, Putin deskribatu duzu; diktadore huts bat, hauteskundeak beretzat egin eta bere kazetariei erantzun diena (zein beste kazetari dabil hor barrena, Pablo Gonzalez?)
    Esplikatuko didazu gauza pare bat: nolatan munduko laugaren potentzia ekonomikoa eta militar lehena, egonean dagoen erakunde militar baten mehatxua -NATO- sentitzen du? Areago, munduko lidergoa duenean eta Txinarekin batean ari omen denean? Zergatik munduko ekonomiaren martxa neurtzen duten hedabideetan edo txostenetan ez dute Errusiaren berri inoiz ematen, zer esportatzen du Errusiak? guri, esaterako, zer produktu iristen zaigu Errusiak diseinatua, fabrikatua? Ez ote da BPGa igo gerra ekonomia batean dagoelako, besterik gabe?
    Jarraitzen du gas eta petrolio saltzen, hori bai, besteak beste Israeli, baina, zigor garaia Errusiari hain emankor suertatu bazaio, nolatan agintari argi horrek ez zuen lehenago erasoa egin, abantailak disfrutatzeko?
    NATO indartu da kide berriak dituelako, kideek gastua handituko dutelako, eta orain mehatxua gauzatu delako; Poloniak, Baltikokoek, Moldaviak… baina SESBeko errepubliketan ere mugimenduak egon dira Errusiarekiko mesfidantzaz.
    Armadaren neurriaz, daturik gutxi. Badakigu, ordea, militartu dutela adineko jende asko, kartzeletakoa, Korearrak iritsi berriak, Wagner ere hustu samar geratu zela, errepublika pobreetatik jende aunitz ekarri dutela, eta ekipamendua eskas une askotan.
    Badakigu material asko galdu duela, hegazkinak, gerra itsasontziak, tankeak milaka, blindatuak ere milaka, artileria… bonbak ere tonaka bota dituela… argi dago horrelako armada hamarkadatan osatu zuela, eta argi dago hamarkadak beharko dituela (eta garestiago gertatuko zaiola) armada hori berrosatzea. Ez nuen daturik eman; datuak badaude, ordea: Ukrainak egunero ematen ditu, eta soldadoak ia 725.000 dira… ez duzu sinestsiko… nik ere ez, baina erdia hartuta ere, asko da… hildakoak eta elbarrituak… logikoa da, kopuru horretan denetarik egonen da… Putinek berak ere ez du jakin nahi izanen…
    Ez dut uste egia denik AEB, Britainia Handia eta Frantzia orain hasi direnik aktiboki parte hartzen; lehen ere laguntza osoa eskaini diote Ukrainari. Egin ez dutena, eta hori NATO salatzen duzuenok azaldu beharko zenukete, Ukrainari berek emandako armak Errusiaren lurraldearen barnean erabiltzeko baimenik. Harik eta gauzak bestelakotzeko irismen luzekoak erabiltzeko baietza eman dioten arte. Errusiak gune zibilak erasotzen jarraitzen duelako, esaterako, eta Trumpek agintea hartzen duenean edozer gauza egin dezakeelako.
    Telegramen badaude kanalak bideoak, datuak eta irudiak ikusteko. Bai eta armada biak ere zer baliabide dituzten, nola ari diren… gaur Errusiar saldo bat errenditu da Kursk aldean. Zure datuak, aldiz, zehaztu beharko lirateke, Errusiak lurraldean aurrera egin badu ere, ez duelako nabarmenki aurrera egin…

  • Joan Mari Beloki Kortexarena 2024-11-22 01:53

    1) Joan Mari, Putin deskribatu duzu; diktadore huts bat, hauteskundeak beretzat egin eta bere kazetariei erantzun diena (zein beste kazetari dabil hor barrena, Pablo Gonzalez?)
    ERANTZUNA: gogoan izanen duzu Tucker Carlson kazetari estatubatuarrak Moskun bertan egin zion elkarrizketa ezaguna. Hortaz gain, Kazanen, BRICSen iraileko gailurra amaitzean, dozenaka kazetarien aurrean BBCko kazetari britainiarrari erantzun zion (https://www.elpais.cr/2024/10/24/putin-a-un-periodista-de-la-bbc-es-justo-mentirnos-en-la-cara/)

    2) Esplikatuko didazu gauza pare bat: nolatan munduko laugarren potentzia ekonomikoa eta militar lehena, egonean dagoen erakunde militar baten mehatxua -NATO- sentitzen du? Areago, munduko lidergoa duenean eta Txinarekin batean ari omen denean?
    ERANTZUNA: NATOk bonba nuklearrak dauzka. Eta, dirudienez, erabiltzeko gogoak ditu.

    3) Zergatik munduko ekonomiaren martxa neurtzen duten hedabideetan edo txostenetan ez dute Errusiaren berri inoiz ematen, zer esportatzen du Errusiak? guri, esaterako, zer produktu iristen zaigu Errusiak diseinatua, fabrikatua? Ez ote da BPGa igo gerra ekonomia batean dagoelako, besterik gabe?
    ERANTZUNA: Antza denez, ahaztu egin duzu “Mendebaldeak” ehunka zigor ekonomiko jarri dizkiola Errusiari eta, ondorioz, ezin zaiola deus erosi. Kuriosoa da uranioa tonaka erosten diotela, zigorretatik aparte utzi dutelako. Zergatik ote? (https://es.marketscreener.com/cotizacion/divisas/US-DOLLAR-RUSSIAN-ROUBLE–2370597/noticia/Rusia-restringe-las-exportaciones-de-uranio-enriquecido-a-Estados-Unidos-48380133/). Arropa, oinetakoak, industria-makineria… ere zigorretatik kanpo utzi dituztenez, esportatu egiten ditu (https://www.gost-standard.es/sanciones-a-rusia-2022-10-importantes-productos-permitidos/).

    4) Jarraitzen du gas eta petrolio saltzen, hori bai, besteak beste Israeli, baina, zigor garaia Errusiari hain emankor suertatu bazaio, nolatan agintari argi horrek ez zuen lehenago erasoa egin, abantailak disfrutatzeko?
    ERANTZUNA: sekulan estatu-agintari batek izan ez duen pazientzia erakutsiz, Vladimir Putinek zortzi urte (2014-2022) eman zituen Ukrainarekin eta Europako Batasuneko ordezkariekin negoziatzen Ukrainako genozidioaren amaiera. Eta neutraltasuna, noski. Zergatik hondatu ziren negoziazioak Holland presidente frantsesak eta Merkel presidente alemanak argitu ziguten: sekulan ez zuten hitzartutakoa betetzeko asmorik izan; beren helburu aitortua -eta bakarra- Ukrainako armada indartzea izan zen.

    5) NATO indartu da kide berriak dituelako, kideek gastua handituko dutelako, eta orain mehatxua gauzatu delako; Poloniak, Baltikokoek, Moldaviak… baina SESBeko errepubliketan ere mugimenduak egon dira Errusiarekiko mesfidantzaz.
    ERANTZUNA: eta Hungaria eta Eslovakia EBren politika erasotzaile honen aurka azaltzen ari dira behin eta berriz. Serbia ere. Eta Scholtz presidente alemanak ordu beteko elkarrizketa egin berri du Vladimir Putinekin, negoziazioa eskatuz. EB kilkertegi handia bihurtu da. Eta NATO desagertu eginen da.

  • Mikel Haranburu 2024-11-22 10:49

    1) Propaganda ere erruz egin eta egiten du. Nire baieztapenak ziren Errusia barrurako. Kanpokoei erantzun eta etxekoak erail…
    2) NATOk bonba nuklearrak botatzeko ez du Ukrainaren beharrik; kontinente arteko misilak dituzte gaur egun, kilometroak milaka ibil daitezkeenak. Errusiak ere ez du Ukrainaren beharrik misil nuklearrak erabiltzeko. Errusiaren lagun Ipar Koreak harrotasunez aurkezten ditu bere misil handiak. Yemenek berak baditu misilak Tel Avivera iristeko. Errusiako propagandistek ere harro aipatzen dute bost minutuko epeaz Londres eraso ahal izatea…
    Tira, Errusiak Ukrainako lurretan misil nuklearrik egon ez dadin ziurtatzeko duen irtenbide bakarra Ukraina osoa konkistatzea da. Egin ez duena, “gerra irabaziko” duen arren…
    3) Bai, uranio… esadazu zer kontsumo produktu arrunt aurkitzen ahal duzun hipermerkatu batean… hori baita ekonomia erreala. Uranioa eta goi mailako teknologia estatuen salerosketak dira. Nik etxean dudan produktu bakarra SESB garaian fabrikatutakoa da, eta karriketan ikusi izan ditut LADA markako autoak, aspaldi aspaldi…
    4) Putinek muturra sartzen ederki ongi daki, Ukrainan, Afrikan Wagnerren bitartez, Afganistanen, Sirian, Katalunian, Israelen… Azken honi erregai saltzen dio, eta bere morroiak Palestinarrak erailtzen ari dira taigabe. Errusoak edo eslabiarrak dira kolonorik gehienak eta Israelgo armadako soldado gehienak, izenak aldatzen badituzte ere. Palestinarrekin ez dute pazientzia erakusten… ez eta Israelekin genozidioaren amaiera negoziatzen… Ez dugu ikusiko Palestinaren aldeko hitz bakarra ere Errusian…
    4) NATO desagertuko da… Amen. SESB ere desagertu zen… Ea SKIE (CSTO) ere desgertzen den…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude