Transexualitatea: begiradak dira okerrak

Transexualitatea: begiradak dira okerrak

Ohi baino maizago ikusten ari gara transexualitatearekin loturiko albisteak. Ez da kasualitatea, gero eta gehiago nahiz gazteago ezagutu eta onartzen baitira transexualitate egoeran dauden pertsonen bizipenak. Gazteen Euskal Behatokiaren arabera, EAEko gazteen %86 ageri dira sexu aldaketaren alde.

Badaude zakila duten neskak eta alua duten mutilak. Esaldi honek sexuari buruz dugun ideia murritza gainditu eta baliogabetu egiten du, beste ideia baten beharra agerian utziz.

Transexualitatea: begiradak dira okerrakSexuatuak garen heinean, gure izate osoa dugu sexuatua mutil/gizon eta neska/emakume bezala. Sexuazio prozesuan denok garatzen ditugu ezaugarri maskulino eta femeninoak, sexu bakoitzean errepikatuagoak direnak;  batzuk ikusgarriagoak (keinu eta hitz egiteko era), beste batzuk ezkutatuagoak (ileak nesken gorputz eta aurpegietan). Era berean, nork bere burua eta besteak sexatzeko joera dugu, hau da, mutil edo neska bezala sailkatzekoa, bai informalki kalean eta baita ofizialki administrazioan ere. Honetarako irizpide desberdinak erabiltzen ditugun arren (ile dentsitatea, gorputz forma, ahotsa, arropa…), ziurtasun handiena ematen diguna genitalena da, zakila dutenak mutil bezala sailkatuz eta alua dutenak neska bezala. Besteak sexatzean, gehienetan asmatu egiten dugu, baina tarteka gure juzkuek huts egin eta alua duen mutil baten edo zakila duen neska baten aurrean aurkitzen gara. Transexualitate egoeran dagoen norbait, hain zuzen ere.

Sexuazioak sortzen duen aniztasun amaiezinaren muturreko adibidea da transexualitatea eta onartzea zaila egiten zaigu sarritan. Baina, ez dago gorputz okerra duen ehuneko txiki bat, begirada okerra duen portzentzaje handi bat baizik.

Artikulu osoa irakurri: GAZTEZULO.EUS

Transexualitatea: begiradak dira okerrak

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

2 pentsamendu “Transexualitatea: begiradak dira okerrak”-ri buruz

  • Justu horrelako kasuak genero ideologia sustatu ondoren agertu dira, susmagarria ezta? Egunen batean katuak izateko aukera izango dugu katua ez sentitzea gizarte zapaltzailearen eragina delako eta pertsona sentitzea eraikitze soziala delako eta zoofilia sustatuko da. Nola esango diozue ezetz horrelako begirada felinoa duen honi… http://goo.gl/983W7g

    • Katua dela dion emakume horren kontua… kar-kar-kar!! Gureak eta bost ikustekoak jaio gara!!