Tiroen beldur

Tiroen beldur –

Asteburuan gogorra egin zait mendira joatea. Kartutxo hutsak bide ertzean, tiro-hotsak gertu eta ehiza-txakurren zaunkak bazterretatik. Gurutzatu naizen jende guztiak beldur zela aitortu dit; tiroak bidetik gertu entzuten direla eta badaezpada kolore biziko arropa ekarri duela, usoekin nahastu ez zezaten. Nik ere kolore biziko kamisetak eraman ditut mendira asteburuan, aurikularrik gabe joan naiz eta bidetik atera gabe ibili naiz; badaezpada.

Beldurra ematen didate ehiztariek, balek eta tiroek. Belarri atzean, zugandik gertu entzundako tiro-hotsek. Iritsi nahi zenuen tokira iritsi aurretik buelta eman behar izateak, ez zarelako seguru sentitzen; ez duzulako izterrean (edo auskalo non) perdigoi bat duzula etxera itzuli nahi.

kartutxo hutsak

Ez ditut ehiztarien lege eta arauak ezagutzen, baina seguru nago ezin dutela mendi-bideetatik hain gertu daudela disparatu. Eta disparatzen dute. Disparatzen dute, tiro hots bat entzuten duzun bakoitzean, zuregantik gertu pasa ez izana erregutzen duzularik. Mendi buelta nahi baino laburragoa egiten duzularik. Beldurrez zoazelarik.

Gainera, entzun dut autonomia batzuek ehiztariei etxeratze-agindua kendu diela eta erabat sutu nau horrek. Goizero nire etxe paretik hamarnaka ehiztari pasatzen dira, autoan, txakurrekin. Herriko txakur guztiak aztoratzen dituzte, goizeko zazpiak aurretik, eta eguneko soinu-banda dira tiroak. Tiroak eta zaunkak. Honek ez du ehizaren existentziaren inguruko eztabaida bat izan nahi (ehizaren aurka nagoen arren), baina uste dut ezin dugula urtean hainbat hilabetez mendira joateko beldurrez ibili. Eta ehiza existitzen den neurrian, elkarbizitzak ere existitu behar duela.

Tiroen beldur

Sentipenak borborka, hitzak borborka. // Emakumearen kurbarik ederrena, bere irribarrea da. EGIN IRRI!