Terroristek eskudirutan ordaintzen dute polizia britaniarraren arabera

Euskal Herrian Ertzaintzak egin bezala, Erresuma Batuan ere laguntza bila dabil Polizia “terrorismoaren aurkako borrokan”. Horretarako iragarki bat prestatu zuen irratian emititzeko, baina orain atzera egin behar izan du bertan esaten zituenengatik. Izan ere, eskudirutan ordaintzea “terroristen” jokabide gisa azaltzen baitu besteak beste. “Zure kalearen amaieran bizi den gizonak ez du sobera hitz egiten bere intimitatea babesteko; eskudirutan ordaintzen du ez duelakoz bankuko txartela, eta gortinak jaisten ditu beti bere etxe paretik autobusa pasatzen delakoz. Honek ez du zertan deus esan nahi, baina jokabideok denak batera susmagarriak izan daitezke. Terrorismoaren aurkako borrokan denok dugu jokatu beharreko rola. Zerbait susmagarria ikustekotan, terrorismoaren aurkako linea konfidentzialera jo” dio iragarkiak.

MzA5MA==

Advertising Standards Authority-k (ASA), ez du begi onez ikusi Polizia Buruen Elkarteak prestaturiko irrati kuña hau. Bere ustetan jendea mindurik sentitu daiteke, iragarkian azaltzen diren jokabideekin identifikatzekotan. Beraz, nahiz eta esaten direnak ez diren legez kanpokoak, iragarkia kentzea erabaki dute. Bultzatzaileek barkamena eskatu dute eta haien asmoak azaldu dituzte. Antza, “poliziak antzemandako ohiturak” dira han azaltzen direnak, “terrorismoaren” inguruko epaiketetan froga gisa erabilitakoak.

Beldurrez

Erresuma Batuan beldurra da nagusi 2005eko atentatuen ondotik. 2006an hasi ziren “ez fidatu besteekin, informatu poliziari” kanpainarekin eta Terrorist Act aldatu zuten, poliziari susmagarri oro atxilotzeko aukera ematen zitzaiolarik, baita 28 egunez abokaturik gabe atxikitzekoa ere.

Irudia | "Terroristak" salatzeko kanpaina abiatu du Poliziak | Chris Owens | Creative Commons By SA

BARDO GORRI NAFARRA