Sky News Raw: Anaia Handia erredakzio barruan

Sky News Raw: Anaia Handia erredakzio barruan –

Sky Newseko kazetariek Otsailaren 5ean bulego korporatiboetan baino ezin izango dute pribatuan hitz egin. Egun berezia izango da, izan ere, anaia handiak erredakzioa hartuko du barrenean gertatzen den oro munduari erakusteko. Horrela ospatuko dute katearen 30. urteurrena. Sky News Raw (Sky News Gordina) deitu diote ekimenari.

Sky News Raw: Anaia Handia erredakzio barruan

32 kamera eta mikrofono
barreiatuko dituzte erredakzioan

Reality-a da telebistan eta baita Yotube eta sare sozialetan arrakasta gehien duen formatua. Besteren miserietan arakatu eta irri edo negar egitea da egun kirolik praktikatuena. Aitzitik, bada genero honen baitan ere, interesgarri diren esperientziak. Sky Newsek 30. urteurrena ospatzeko egingo duen honakoa adibidez. Otsailaren 5ean erredakzioa kameraz eta mikrofonoz beteko du, aurrekaririk gabeko ekimen bat burura eramateko: Erredakzioaren egun bat, bere gordinean, munduari erakusteko.

32 kamera eta mikrofono barreiatuko dituzte zehazki erredakzioan zehar. Eta kanal berezi bat sortuko dute streaming bidez otsailaren 5eko 5:30etatik 22:30etara gertatzen den oro zuzenean kontatzeko. Erreportari, aurkezle eta ekoizleen aje, urduritasun, poz eta penak ikusi ahal izango dira kate honen bidez. Funtsean, zertan datzan kazetariaren egunerokoak erredakzioko kaiolan.

Dan Williams, politika saileko arduradunak aholkua bota die langileei: “Egun horretan zehar grabatzen ari zaizkigula oroitu behar dugu, honek izan ditzakeen ondorioak handiak baitira”. Ikusteko dago oraindik, zenbateko eragina izango ote duen esperimentuak.

ZuZeun gertutik segiko dugu.

 

Sky News Raw: Anaia Handia erredakzio barruan

Ekaitza bainuontzi batean