Siemens-Gamesa Mendebaldeko Saharatik kanpora!
Siemens-Gamesa Mendebaldeko Saharatik kanpora! –
Martxoaren 27an, Zamudion (Bizkaia), bere akziodunen batzar orokorra egingo du Siemens Gamesak, Siemens Energy taldeak erabat bere gain hartu ondoren. Enpresa polemikan murgilduta dago bere erabakiguneak Euskaditik kanpo aldatu izateagatik -nahiz eta Eusko Jaurlaritzatik dirulaguntzak jaso (378000 € 2019an)- bai eta enpresaren birmoldatzeak dakartzan ondorio ekonomiko eta sozialengatik ere.
Hala eta guztiz ere, Siemens Gamesak eta EAEko administrazioak, jasangarritasunaren aldetik, ereduzko enpresa-irudia mantentzen saiatzen jarraitzen dute. Horren adibide da Hezkuntza Sailarekin sinatu berri duen hitzarmena, FP-Euskadi osoko (publikoa eta itunpekoa) irakasleei parke eolikoak instalatzeko eta mantentzeko prestakuntza emateko. Hala ere, irudi horretatik urrun, korporazioaren burua, Siemens Energy, eta haren filiala, Siemens Gamesa, hainbat gizarte-taldek seinalatu dituzte, ingurumenaren eta giza eskubideen arloetan izan dituzten jardunbide txarrengatik.
Erauzketa-politika neokolonialak laguntzearen eta erregai fosilen erabilera sustatzearen akusazio orokorrez gain, Siemens Gamesa eta Siemens Energy behin eta berriz salatuak izan dira Mendebaldeko Sahararen legez kanpoko okupazioan eta haien baliabide naturalen espoliazioan Marokoko gobernuarekin bat egiteagatik.
Hain zuzen ere, enpresa horiek, zuzenean edo zeharka, parte hartzen dute Mendebaldeko Saharako hainbat parke eoliko finantzatzen, eraikitzen, garatzen edo mantentzen. Zehazki, Siemens Gamesak parte hartzen du dagoeneko martxan dauden Cimar (5MW) eta Tiskrad (100MW) parke eolikoetan, Aaiundik gertu, Aftissat 1 (200MW) eta Boujdour (300MW) parkeetan Bojador hiriaren inguruan eta proiektatutako Aftissat 2 (200MW) eta Harmatan (900MW) parkeetan, hau Dajla ondoan.
Marokoko gobernuaren planen arabera, Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuan ekoitzitako energia eolikoa Marokok 2030ean ekoitzitako energia guztiaren % 47 baino gehiago izan liteke.
Jakina denez, Mendebaldeko Sahara lurralde ez-autonomoa da, hau da, NBEren izendapenaren arabera, oraindik deskolonizatu gabe dagoen herrialdea, edo, nahiago bada, Europar Batasuneko justizia-auzitegiaren epaiek dioten bezala, Marokotik “ezberdin eta bereizita” den herrialdea. Beraz, saharar herriak berak izan ezik, inork ezin ditu Mendebaldeko Saharako lurraldearen ondasunak eta baliabideak erabili.
Siemens Gamesak Mendebaldeko Saharan egiten duen negozioa saharar herriaren autodeterminazio-eskubidearen aurkako atentatu zuzena da; izan ere, espresuki uko egin dio saharar herriaren ordezkari legitimo onartu bakarrari, POLISARIO Fronteari, baimena eskatzeari, eta bakar-bakarrik Marokoko erregimen inbaditzailearekin zuzen lotutako erakunde1 eta enpresekiko2 harremanetan oinarritzen da.
Bere anbizio neurrigabean, Siemens Gamesak nahita egiten dio uko nazioarteko legezkotasunari, argudiatuz bere jarduera zilegi dela dioten txosten juridikoak badituela eta txosten horiek –zeinen egileak ezkutuan mantentzen dituen- nazioarteko zuzenbidearen, Europako Batasuneko zuzenbidearen eta zuzenbide komertzialaren gainetik jarri nahi ditu, etika oinarrizkoenaren eta sen onaren aurka ere.
Siemens Gamesak Mendebaldeko Saharan dituen proiektuek inbasioa betikotzeko behar den energia ematen dute; baita beste baliabide batzuen legez kanpoko ustiapenerako ere, fosfatoen erauzketa kasu.
Marokok Mendebaldeko Saharan nazioarteko erakunde eta GKE ugarik egiaztatu dituzten etengabeko giza eskubideen urraketari jaramonik egin ordez, Siemens Gamesa ausartzen da esatera sahararren egoeraz arduratzen dela, lurraldean zuhaitz batzuk landatuz. Siemens Gamesa ez da bakarrik laguntzarik hoberena erregimen diktatorial alauiak nazioarteko erakundeen aurrean egiten duen greenwashing-politikarentzat; horrez gain, Siemens Gamesak Marokok, krisi klimatikoari aurre egin ahal izateko, legez kanpo okupatzen duen lurraldearekiko mendekotasuna areagotu egiten du, lurraldearen okupazioa gero eta beharrezkoagoa eginez Marokorentzat. Era berean salatu behar da aipatutako nazioarteko erakunde horiek modu akritikoan laguntzen diotela Marokori finantzaketaren eta propagandaren bidez3.
Aurreko guztia ez dator bat enpresako zuzendaritzak Ukrainaren kasuari buruz egindako diskurtso humanitaristarekin, hura “nazioarteko zuzenbidea urratzen duen eraso-gerra bat” dela adierazi eta, protesta gisa, negozioa Errusiatik erretiratu dutelarik.
Horregatik guztiagatik, akziodunei eskatzen diegu Siemens Gamesako zuzendaritzari eska diezaiotela etikaren eta nazioarteko legezkotasunaren aurkako praktika horiek berehala utz ditzala, eta konpentsazio-mekanismo bat ezar dezatela saharar herriaren legezko ordezkariarekin, FRONTE POLISARIOArekin, adostuz. Eta, euskal gizarteari, bere instituzio eta erakundeei esijitu diezaien Siemens Gamesarekin lankidetza egiterakoan baldintza gisa ezar dezatela nazioarteko legedia eta pertsonen eta herrien eskubideak errespetatzea.
.
1 Mohamed VI.a erregeak zuzen kontrolatzen ditu MASEN (Moroccan Agency for Sustainable Energy) eta ONEE (Elektrizitatearen Ofizina Nazionala) energia erakundeen zuzendaritza eta estrategiak.
2 NAREVA, energia berriztagarrien enpresa edo haren subsidiarioa den EEM Mohamed VI.aren familiaren jabetzakoa den Al Mada (lehen SIN – Socie?te? Na*onale d’Inves*ssement) holdingekoak dira.
3 Maroko, 5. postuan agertzen da 2022ko Klima Aldaketaren Jarduera Indizean (CCPI -Climate Change Performance Index) nahiz eta Klima Aldaketari buruzko NBEren Esparru Konbentzioa (UNFCCC – United Na*ons Framework Conven*on on Climate Change -) salatua izan den Marokoko datuen artean Mendebaldeko Saharakoak onartu izanaga*k.
Mendebaldeko Saharako okupazioari esker, neurri batean, Marokok funtsak jasotzen ditu NBEren finantza-mekanismo*k, GEF*k (Global Environmental Facility,) Afrikako Garapenerako Banku*k (AfDB), Munduko Banku*k, edo Clean Technology Fund eta Special Climate Change Fund bezalako NBEren agentzieta*k, besteak beste. Baita Europako GEFF*k (Green Economy Financing FaciliBes), Berrikuntzarako eta Garapenerako Europako Banku*k (BERD), EBren beste zenbait funtseta*k edo Alemaniako InternaBonal Climate IniBaBve-*k, adibidez.
Siemens-Gamesa Mendebaldeko Saharatik kanpora!